Beldur Barik Jarrera! Abian da

bases-724x1024Lehiaketa, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Parte hartzeko bi kategoria daude:

  1. kategoria: 12-17 urte
  2. kategoria: 18-26 urte

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten dituzten bereizkeria-egoerei aurre egiteko, neska-mutilek lantzen duten arte-adierazpen oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea.

Partaidetzazko proiektuek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute; alegia, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da.

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmob, bideoklipak, fotografiak, lipdubak, dantzak, etab.

Kategoria bakoitzerako sariak egongo dira

Lanak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 13an itxiko da gaueko 24:00etan

INFORMAZIO GEHIAGO ► HEMEN

Comments are closed.