bg

Urriaren 20ra arte izena eman daiteke Kuadrillategin

KuadrillategiLagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak euskaraz finkatzeko egitasmoa da Kuadrillategi (aisialdirako eskaintza bat), lagunartean euskaraz aritzeko egitasmoa. 12-16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da, DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua. Hizkuntza ohiturak bestelakoak badira, ohitura horiek aldatzeko, eta hizkuntza ohitura euskaraz finkatzeko asmoarekin gauzatzen da egitasmoa. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla honetan, denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dituzte, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta noizean behin beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Kuadrillategiko saioak  bi ordukoak izaten dira, astean behin, ostiraletan. Lehenengo saioa urriaren 20an izango da 19:00etatik 21:00etara.
Izen-emate epea, Errenterian, urriaren 2tik 20ra izango da, dohainik. Izen-emate orriak ikastetxeetan banatu dituzte; bestela Gazte Informazioa bulegoan eskura daitezke, edo www.gazteria.errenteria.eus webean.
Orria bete ondoren, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartera (Pablo Iglesias 11 kalea, Errenteria) eraman behar da, 09:00etatik 13:00etara bulego ordutegian, edo elkartean dagoen buzoian sar daiteke.

Comments are closed.