Berritze lanak amaitu eta gero, Kaputxino auzoko ludoteka dagoeneko zabalik dago. Ludoteka berria, Gamon ikastetxean kokatuta dago. Ludotekak, Errenteriako sei auzoetan kokaturik daude: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Kaputxinoak eta Markola.
Errenteriako Udalak, ludoteka zerbitzuarekin, herriko 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi hezitzailea eskaintzen du, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten
Orain arte bezala, zerbitzua hezitzaile profesional batek dinamizatuko du
Errenteriako ludoteken kokapena, ordutegia, kuota …-ri buruzko informazio gehiago ⇒HEMEN ⇐ aurkituko duzu
Ondorengo telefonora 943 44 96 40 deituaz edo gazteria.errenteria.eus web orrian ere informazioa eskuratu dezakezu
Comments are closed.