LOGO TRAUTON1

“HAURREN TRATU ONAREN ALDEKO KOMUNITATEAK SORTZEN” (“TRENZAS” programa -EDUCO) jardunaldia

Jardunaldi hau Andoaingo Udaletxeak, Educo-k eta Hezi Zerb Elkarteak antolatzen dute, Hernaniko Udaletxearen eta Martuteneko Sarroeta bizilagun elkartearen laguntzarekin batera.

Bertan, arestian aipatutako udalerri eta auzoetan haurtzaroa babesteko eta horien aurkako indarkeriaren prebentziorako garatu diren programak aurkeztuko dira, halaber, “Tratu on”aren politika eta planak sortzen izandako esperientziekin eta bizipenekin batera. Gainera, jardunaldi honetan programa eta plan horietan parte hartu duten haur, nerabe, irakasle, kirol-elkarte eta eragile sozial ezberdinak izango dira protagonistak, eta bizipen horiek lehen pertsonan entzunda prozesu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.

Parte hatu nahi izanez gero, programa eta izena emateko esteka aurkituko dituzu. Kontuan izan parte-hartzea presentziala eta online bidezkoa izan daitekeela, lehenak (modu presentzialak) mugatutako plazak izanik.

Comments are closed.