hazi-lan-16-eusk

Zabalik da HAZILAN 16 OARSOALDEAn izena emateko epea

enplegua lortzeko zure aukerak zabaltzen laguntzen duen programa

20-44 urte badituzu, tituluduna eta lanerako gogoz bazaude, deitu eta informa zaitez!

Batzuk zuen lan egoera nola hobetu dezakezuen eta lana bilatzeko dituzuen zailtasunak nola gainditu ditzakezuen asmatzeko buruari bueltaka zabiltzate. Lan bilaketa horretan zuen aukerak zabaltzeko, HAZILAN programa ezagutu eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Hazilan 20 eta 44 urte arteko pertsona langabetuei eta goi mailako formakuntza eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzendutako ekimena da. Programa honek enplegu bilaketan lagunduko dizu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

…………………………………………

Zer eskaintzen du HAZILAN programak?

80 orduko hasierako prestakuntza-prozesu bat egingo duzu gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko eta garatzeko, eta, ondoren, zure lanbide-profilarekin lotutako enpresetan aldi baterako praktikak egiteko aukera izango duzu.

Horrez gain, enplegua bilatzeko orduan zure motibazioa eta segurtasuna areagotzen lagunduko dizuten hainbat gai landuko dira: zure lanbide-profila definitzea, talde-dinamiketan trebatzea, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzea, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak,…

Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek –Garapen Agentzien Euskal Elkarteak- kudeatzen du. Guztira 20 garapen agentziek parte hartzen dute HAZILAN egitasmoan eta Oarsoaldea eskualdean OARSOALDEA Garapen Agentziak kudeatzen du.

Baldintzak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • 20 eta 44 urte bitarte edukitzea
  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta.
  • Langabezian egotea.

Hasiera data eta izen-ematea

HAZILAN 16 programari 2021eko irailaren 30ean hasiera emango diogu. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu nahi ditu, aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko.

Hemen egin izen-ematea

Zalantzak argitzeko

Telefono honetara deituaz 943 510 200

Edo posta elektronikora idatziz olibet@oarsoaldea.eus

Comments are closed.