badabidebat

BADABIDEBAT, Gipuzkoako gazteen ongizate emozionala zaintzea helburu duen doako zerbitzua

NORENTZAT DA?

BadaBideBat 18 urtetik gorako gazteentzat da sexua, jatorria, identitate/aniztasun sexuala edo erlijioa kontuan hartu gabe; entzunak sentitzeko, kezkak partekatzeko eta/edo erabakiak hartzeko premia duen edonorentzat.

Ez diozu zertan zure egoerari bakardadean aurre egin.

Berdin dio zer arazo den: zure bikotekidearekin, zure lagunekin, ikasketekin edo lanarekin, senideekin, adikzioekin zerikusia dutenak. Beharbada, bakarrik edo triste sentituko zara, edo ez zara mundu honetan sartzen, zure sexu-orientazioak emozionalki kezkatzen zaitu…

NOLA KONTAKTATU?

TXAT

E-MAILA (kaixo@badabidebat.eus)

WHATSAPP (747 421 720)

DOAKO TELEFONOA (900 840 335) de lunes a viernes: 10:30-13:30

Ondorengo esteka honetan sartuz gero, aplikazio bidez konekta zaitezke

ETA HARREMANETAN JARTZEN BANAIZ

Anonimoa eta doakoa > Dohainik eta anonimoki hitz egingo duzu esperientzia eta prestakuntza duen boluntario batekin.

Zeuk erabaki > Enpatiaz entzun eta orientatuko zaitugu, zure baliabideak aurkitzen lagunduz, zure erabakiak eta denborak errespetatuz. Zuretzat garrantzitsua bada, beti pertsona berarekin hitz egingo duzu.

Kanpora epaiak > Pertsona horrek erabakiak hartzeko orientazioa emango dizu.

Laguntza profesionala > Beharrezkoa bada, psikologo batek ere arreta eman ahal izango dizu doan.

 

Informazio guztia kontsulta ezazu HEMEN

Comments are closed.