Author Archive | komunikazioa

‘Hizkuntzen  kudeaketa  aisialdian’  monografikoa  hezitzaileentzat,  Lau  Haizetararen  eskutik

‘Hizkuntzen kudeaketa aisialdian’ monografikoa hezitzaileentzat, Lau Haizetararen eskutik

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren bigarren saioa izango da hilaren 25ean, goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Hizkuntzen kudeaketa aisialdian lelopean monografikoa egingo dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik. Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete azaroaren 17ra arte  hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 telefonora deituz. […]

Continue Reading
bg

Familia Gunea, haur txikiekin aisialdiaz gozatzeko espazio berria da

Familia Gunea Errenteriako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako aisialdirako espazio berria da. Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan kokatuta egongo da, eta azaroaren 6tik aurrera jarriko dute martxan. Udalak eta guraso talde batek egindako lanaren emaitza da Familia Gunea, Itziar Ostolaza Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez. Azterketa bat egin eta […]

Continue Reading
bg

Juneren Hegoak elkarteak bere eguna ospatuko du larunbatean

Juneren Hegoak elkarteak  larunbatean, urriaren 21ean, ospatuko du bere urteroko festa. Errenteriako Lehendakari Agirre plazan egingo dute elkartasun ekitaldia, eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Horien artean, Go!azen EITBren telesaileko gazteen ikuskizuna nabarmendu dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak: eskulanen tailerra, sentsibilizazio-jokoak eta puzgarriak egongo dira, baita etxeko txikienek beraien aurpegia margotu ahal izateko tailerra. Bazkalostean, […]

Continue Reading
bg

Urriaren 20ra arte izena eman daiteke Kuadrillategin

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak euskaraz finkatzeko egitasmoa da Kuadrillategi (aisialdirako eskaintza bat), lagunartean euskaraz aritzeko egitasmoa. 12-16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da, DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua. Hizkuntza ohiturak bestelakoak badira, ohitura horiek aldatzeko, eta hizkuntza ohitura euskaraz finkatzeko asmoarekin gauzatzen da egitasmoa. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla […]

Continue Reading
bg

2017-2018 ikasturteko Hezitzaile Eskola zazpi formakuntza saioz osatuta dago

2017-2018 ikasturterako antolatutako Hezitzaile Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak. Aurten bigarrenez antolatu du Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak. 2017-2018 ikasturtean zehar 7 saioz osatutako hezitzaileentzako eskola programatu du udalak. Hezkuntza ez formalaren garrantziaz jakitun, haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileei baliabideak eskaintzea da programaren helburua. Horrela adierazi dute programaren aurkezpenean, Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak, eta Bea […]

Continue Reading

Ostiralean Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektua definitzeko hirugarren saioa izango da

Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektua definitzeko prozesuarekin jarraitzen dute eta hurrengo saioa, hirugarrena hain zuzen ere, ostiralean izango da, ekainaren 2an, 18:00tan Xenpelarren. Saio honetan aurrekoan landutakoaren emaitzak azalduko dituzte (sarrera baldintza eta programa arkitektonikoa) eta etxebizitzaren antolaketaren inguruko hausnarketa proposatu. Saioan parte hartzera gonbidatuta zaudete!

Continue Reading

Madalenetarako gazteen proposamenak aurrera eramaten hasiko dira larunbat honetan

Gazteak, martxoaren azken astean hasi ziren madalenetarako proposamenak egiten, eta jada jaso dira proposamen mordoa. Ikastetxeetan eta aisialdi elkarteetan egin zen proposamen bilketa, baita helbide elektroniko batean ere. Honen arira, apirilaren 8an gazteekin bildu ziren egindako proposamenen aukeraketak egiteko. Horregatik, dinamika honekin jarraituz, maiatzaren 13an, larunbata,  gazteekin bilduko dira elkarlanean proposamenak aurrera eramaten hasteko. Goizeko 11:30etan […]

Continue Reading