kartela2019

Euskadiko gazteak lankidetzan programako kartel lehiaketa

2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelak zuk egindako irudia izan dezake eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.

Baldintzak:

  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
  • Lehiaketan sarituriko kartela, 2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.

Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 29ra bitartean izango da eta ondorengo helbiera bidali beharko dira gazteaukera@gmail.com

Xehetasun gehiago hemen

No comments yet.

Utzi erantzuna