Ludotekak: 6-12 urte bitarteko haurrentzat

Izen emate epea irailaren 14tik 28ra

Aisialdi hezitzailea eskaintzen dute ludotekek,  baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten.

Errenteriako auzoetan 6 ludoteka daude:

  • Agustinak: Markola hiribidea 24 (Elias Salaberria sarbidea)
  • Beraun: San Marko, 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)
  • Erdigunea: Pablo Iglesias, 8 (Oarso eraikina – Edificio Oarso)
  • Markola: Erramun Astibia, 8
  • Kaputxinoak: Sorgintxulo, 6
  • Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5

2011-2017 urte bitartean jaiotakoak

Parte hartzea:

Asteko edozein egunetan izena eman duen erreferentziazko ludotekan parte hartu ahal izango du haurrak.

Hala ere, ludotekaren aforoak horretarako aukera ematen badu, beste edozein ludotekara joan ahal izango da, Gabierrotako ludotekara izan ezik, bertan izena eman duten haurrak bakarrik joan ahal baitira.

Izen-ematea:

Irailaren 14tik 28ra Ludoteketan edo on line

Izena eman

Prezioak (Haur bakoitzeko)

Izen-ematea irailean:

  • Ikasturte osorako: 42,91€
  • 3 hilabete matrikula arrunta: 21,03€

Gaitasun ekonomikoaren araberako tarifak

Matrikula tasa gaitasun ekonomikoaren arabera egokituko da. Horretarako eskaera eredu normalizatuan eta izen ematearen epe berdinean egin beharko da eta bertan adierazitako dokumentazioa aurkeztu. Banku-helbideraketa bidez ordainduko da.

Zerbitzuaren baja emateko epea urriaren 6an bukatzen da eta gazteria@errenteria.eus helbidera idatziz egin behar da.

Zerga Ordenantzak

2023-24 IRAILA-ABENDUA EGUTEGIA-CALENDARIO ERRENTERIAKO UDAL LUDOTEKAK

 

►Izen-emate orria osatzerakoan, umearen datuak eta erreferentziazko pertsonen datuak jarri behar dira, gehienez bi. Izen-emate orriarekin batera, eskatutako eta beharrezko dokumentazio guztia aurkeztuko da.
►Haurrak erreferentziazko ludoteka batean eman behar du izena, baina Errenteriako gainerako ludoteketara ere joan ahal izango du (Gabierrotan izan ezik).

►Aforoa betetzen bada, erreferentziazko ludotekan dauden haurrek izango dute lehentasuna.

►Familia bakoitzak ondorengo epe hauetan izena eman dezake: Ikasturte osorako edo proba moduan 3 hilabete
►Ez dira izen-emateak mugatzen, Gabierrotako ludotekaren kasuan izan ezik; kasu honetan, gehienez, 15 haurrek eman dezakete izena.
►Adierazitako izen-emate datetik kanpo ez dira izen-ematerik onartuko.

Categories