Familia Gunea 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat
Izen ematea irailaren 14tik 28ra
Errenterian erroldatutako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduriko zerbitzu bat da. Errenteriako ikastetxe batean ikasten duten haurrek ere parte hartu ahal izango dute.
Familia Gunea haurrentzako espazio bat da, bere guraso, tutore, aiton-amona edo erreferentzizko pertsona batekin joateko, elkarrekin jolastu eta beste familiekin esperientziak elkarbanatzera, bai helduak bai haurrak.
Adina: 2017 – 2023 urte bitarteetan jaiotakoak
Parte-hartzea:
Egunero joan ahal izango da. Saio bakoitzean, gehienez, 15 familiek parte hartu ahal dezakete (AFOROA). Erreferentziazko pertsona bakarra etorri ahal da saio bakoitzean gehienez.
Ordutegia eta gunea:
- Astelehenetik ostiralera (17:00-19:00) Oarso Eraikina (Pablo Iglesias, 11)
Izen-ematea:
Irailaren 14tik 28ra Zu! Arreta zerbitzuan edo on line
Prezioak (Familia bakoitzak)
- Ikasturte osorako: 42,91€
- Proba moduan 3 hilabete: 21,45€ (Familia Gunean lehen aldiz parte hartzen duten haurrentzat bakarrik)
Gaitasun ekonomikoaren araberako tarifak
Zerbitzuaren baja emateko epea urriaren 6an bukatzen da eta gazteria@errenteria.eus helbidera idatziz egin behar da.
FAMILIA GUNEAREN IRIZPIDEAK
►Izen-emate orria osatzerakoan, umearen datuak eta berarekin etorri ahal izango diren erreferentziazko pertsonen datuak jarri behar dira, gehienez bi. Izen-emate orriarekin batera, eskatutako eta beharrezko dokumentazio guztia aurkeztuko da.
►Saio bakoitzean, gehienez, 15 familiek parte ahal dezakete. Erreferentziazko pertsona bakarra etorri ahal da saio bakoitzean gehienez. Erreferentziazko pertsona horiek beti berdinak izango dira.
►Izena eman duen familia bakoitzak, zehaztuta dauden egun guztietan parte hartzeko aukera izango du, betiere, zehaztuta dagoen gehienezko familia kopurua gainditu gabe. Familia batek, 0-6 urte bitarte dituzten umeak izena eman dezakete, kide guztiak familia bat izanik.
►Familia bakoitzak ondorengo epe hauetan izena eman dezake:
- Ikasturte osorako
- Proba moduan 3 hilabete.
►Probaldiari dagokionez, familiak ikasturtea bukatu arte jarraitu nahi badu, idatziz jakinarazi beharko dio Gazteria Departamenduari proba amaitu baino lehen.
Proba garaia behin egingo da eta ezin izango da ez urte berean ezta ondorengo urteetan ere errepikatu.
►0-6 urte bitarteko umeen familiek, beste seme-alaba bat badute 6 urte baino gehiago dituena, umea Familia Gunera ekarri ahal izango dute baina erreferentziazko helduak duen errola jarraituko du.
►Saio bakoitzean bidelagun bat egongo da. Bere helburua ez da saioa dinamizatzea, eginkizun hori umearekin datorren erreferentziazko helduari dagokio.