EKINTZA UGARI GAZTELEKUETAN

EKAINAREN 26tik UZTAILAREN 16ra!

Udal gaztelekuek ekintza ugari antolatu dituzte, besteak beste, eskulanak, ur jolasak, kayak+snorkel (Hondarribian), kirol eguna, Coasteering, hondartza  eta pistinetara irteerak…….

Norentzat? Gaztelekuetako erabiltzaileak diren 13 eta 17 urte bitarteko neska mutilentzat. Erabiltzailea ez bazara, esteka honetan eman dezakezu izena. Izena eman ahal izateko, urrats hauek egin behar dira

Noiz? Ekainaren 26tik uztailaren 16ra arratsaldez. Esteka honetan egun bakoitzean egingo diren ekintzak eta ordutegia ikusi ahal dira. Izar batekin adierazitako jardueretan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen-ematea ekainaren 26a baino lehen egitea.

Zalantzarik izanez gero, bi gaztelekuetako batera gerturatu zaitez:

  • Beraun: San Marko, 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)
  • Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5

Categories