![Ekitaldiak kargatzen](/app/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
- ekitaldia hau amaitu da.
VII. INDOOR TRIATLOIA ERRENTERIAN
2019-02-02 @ 15:30
![](/app/uploads/sites/9/2019/01/5743eu.jpg)
Otsailaren 2an (larunbatean) Udal kirol instalazioetako kirol zerbitzuen enpresa adjudikazio-hartzailea den Serviocio-BeOne Errenteriak antolatuta, “Errenteriako Indoor Triatloia”ren edizio berri bat burutuko da Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan.
Proba 15,30etik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute: igeriketa: 500 metro igerilekuan, ziklismoa: 8 kilometro bizikleta estatikoan eta 3,25 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean. Parte-hartzaile bakoitzaren denbora guztia kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako transizio-denborak ere kontuan hartuko dira.
Triatloiak modalitate hauek izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, ekipoak (gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak) eta familiak. Taldeen kasuan, ekipoak hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiru part-hartzaileen artean banatuko da, ekipoko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko baita.
Proba hau parte hartu nahi duten guztiei dago irekita. Parte-hartzeko ordaindu beharreko kuota 6 eurokoa da eta ekipo modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dituzte (4 euro pertsona bakoitzeko).
Izena-emateko epea irekita dago Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran (943.34.44.23) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.90).