Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Giza Eskubideen jardunaldien VI. edizioa – MUGA IKUS(EZINAK)

2020-12-09 @ 18:30 - 2020-12-19 @ 21:00

GIZA ESKUBIDEEN VI. JARDUNALDIAK

Muga ikus(ezinak) izenburupean ospatuko dira.

Aurtengo gaia mugimendu askatasunerako eskubidea izango da .

Irudia Maite Rosende margolariak egin du.

Abenduaren 9tik 19ra bitarte ospatuko dira.

 

 

9 ABENDUA – 18:30 – Niessen Kulturgunea

“Los caminos de la vida” antzezlana

Antzerkiaren ostean Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kideek solasaldian parte hartuko dute.

Arteako migratzaile/errefuxiatu etxean bizi diren jatorri desberdineko hiru emakumeek euren bizi-istorioak lehen pertsonan kontatuko dituzte. Gidoia eta obran agertzen diren dantzak haiek sortu dituzte eta musikak ere haiek hautatu dituzte. Hiru emakume ahaldunduek haien sorterritik abiatuta egungo bizilekuraino egindako bidearen kontakizuna eszenatokira ekarriko digute.

10 ABENDUA – 10:00 – Koldo Mitxelena institutuko areto nagusian

Emaús Gizarte Fundazioak eta Koldo Mitxelena Institutuko gazte talde batek etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko sentsibilizazio prozesu batean parte hartu osteko istorioak baliatuta 3 film labur ikusgai izango dira.

10 ABENDUA – 18:30 – Mugan – hitzaldia – Niessen Kulturgunea

Parte hartuko duten hizlariak lau izango dira. Montse Sanchezek, Caminando Fronteras eragiletik, hain juxtu, “La Vida en la Necrofronteras” txostena landuko du. Mohcen Hammanek Algecirasetik harrera politikak, egungo pandemia egoera nahiz sentsibilizaziorako Tanger hiritik landuriko proiektu baten esperientzia hurbilduko ditu. Zaporeak elkarteako eta Salvamento Marítimo Humanitarioko kide banak hurbileko eragileak diren aldetik, mugan diharduten proiektuak eta egungo testuingurua agertuko dizkigute.

11 ABENDUA – 18:30 – “Hamada” filmaren proiekzioa – Niessen Kultugunea

Saharar Delegaritza Euskadiko delegatua den M.Liman Mohamed Alik solasaldian parte hartuko du. Jatorrizko bertsioan emango da, euskarazko azpitituluekin.

Eloy Domínguez Serén zuzendariak bizitasuna eta umorea baliatu ditu , Hamada filmean Saharako basamortu harritsuaren erdian kokatzen den errefuxiatu-kanpamentu batean bizi den gazte-talde baten erretratu ohiz kanpokoa egiteko. Lagunek sormenaren eta dibertimenduaren ahalmena baliatzen dute inguruko errealitatea salatzeko eta kanpamentuaren mugetatik haratago iristeko.

12 ABENDUA – Harresirik gabeko lurrak eta urak – Zumardia – “Migrantea” eskulturaren eta mosaikoaren aurrean.

“Migrantea” deituriko eskultura eta atzean duen mosaikoa argiztatuko dira.

“Giza eskubideak orain, guztientzat” izenburupean, Alamedan kokatua dagoen Migrantea eskulturari plaka bat eta argiteria jarriko zaizkio. Plakako olerkia Oscar Mansok sortu du, eta Idoia Hernandezekin batera, 2Bat taldeko kide diren aldetik, musikarekin eta olerkiekin giza eskubideen aldeko memoria eta aitortza sortuko dute. “Migrantea” eskultura Alvaro Ledesma artistak sortu zuen Migranteen alde 2018an.

9-19 ABENDUA – Zutik, hautsaren eta hondarraren artea -Erakusketa Xenpelar Etxean

Nuria Gonzalezek ateratako argazkiak ikusgai izango dira. Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentsaren aldeko borroka osatzen duten pertsonak banaka, antolaketan edo komunitatean ikusarazten ditu.

Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten du behin eta berriz, nazioarteak oraindik ere ez du erantzunik ematen. Ondorioz, garrantzitsua da gazteek hezkuntzarako eta eraginerako dituzten gaitasunak garatzea, bizi duten errealitateaz jabetzeko eta aldatzeko.

OHARRA:

Ekintza guztiak doakoak izango dira baina, edukiera neurriak betetzeko, sarrerak hartu beharko dira, hitzaldirako, filmerako eta film laburren emanaldirako eta antzerkirako, dela BIBE bidez edota dela Niessengo auditoriumeko harreran.

Eskertu nahiko genieke jardunaldietan edukiz eta interes handiz parte hartu duten guztiei.

Egitaraua ikusi HEMEN

Xehetasunak

Hasiera:
2020-12-09 @ 18:30
Amiera:
2020-12-19 @ 21:00