- ekitaldia hau amaitu da.
UPV/EHUk hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Errenterian
2017-12-19 @ 18:30 - 20:30
Asteartean, abenduak 19 , arratsaldeko 18:30etan Reina aretoan (Xenpelar kalea) Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera.
Ekitaldia elebiduna izango da.
Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.