Lau lan-saio, eztabaida interesgarriak eta hilabeteetako lanaren ondoren, jada badu forma gazte etxebizitza komunitarioaren proiektuak. Lan komunitarioak egin eta alokairu soziala ordaintzearen truke, (errentaren %15) haientzat egokitutako udal eraikin batean biziko dira 26 gazte.
Denera 68 gazteren artean erabaki dute etxebizitza nolakoa izango den: Ikasgela, egongela eta garbileku konpartitua izango ditu, eta 4 edo 3 logelako 7 etxebizitza.
26 gazteak epaimahai batek hautatuko ditu, genero-aniztasuna, inklusibitatea… kontuan hartuz. Izen-ematea 2018 hasieran irekiko da, eta urte amaierarako, bertan biziko dira gazteak.
Gehiago jakin dezakezu, dokumentu dokumentu hau deskargatuz.
Comments are closed.