EGA: 2017ko BIGARREN DEIALDIA (uztailaren 17ko eguardiko 12:00etan amaituko da epea)

Urte barruan 17 urte bete edo gehiago dituzten herritarrei zuzenduta dago

NOLA EGIN MATRIKULA: Internet bidez, honako ataria erabiliz:

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara → EGA → matrikula

Matrikula betetzean arazorik izanez gero, Zuzenean zerbitzura jo daiteke (8:00etatik 19:30ak arte). Zehaztasun gehiagorako:

www.zuzenean.euskadi.eus // 012 // 945 018 000 (EAEz kanpotik deitzeko)

Prezioa: 24 euro (familia ugariko kideek legez araututako tasak dauzkate)

Matrikula-epea: uztailaren 17ra (eguardiko 12:00etan amaituko da epea)

AZTERKETA NOIZ:

1) Atariko proba: Irailaren 16an

2) Proba idatzia: Irailaren 30ean

3) Ahozko proba: azaroaren 17an eta 18an*

* Matrikulazio datuak aintzat hartuta, Hezkuntza Sailak erabakiko du proba zenbat egunetan egin

Azterketariak hiru azterketa-atalak egingo ditu, adieraziko zaizkion egunetan, beti ere aurreko probak gaindituz gero

INFORMAZIO GEHIAGO ► HEMEN 

Comments are closed.