Madalenetarako gazteen proposamenak aurrera eramaten hasiko dira larunbat honetan

28385859211_99facfa920_c

Gazteak, martxoaren azken astean hasi ziren madalenetarako proposamenak egiten, eta jada jaso dira proposamen mordoa. Ikastetxeetan eta aisialdi elkarteetan egin zen proposamen bilketa, baita helbide elektroniko batean ere. Honen arira, apirilaren 8an gazteekin bildu ziren egindako proposamenen aukeraketak egiteko.

Horregatik, dinamika honekin jarraituz, maiatzaren 13an, larunbata,  gazteekin bilduko dira elkarlanean proposamenak aurrera eramaten hasteko. Goizeko 11:30etan izango da bilkura, Merkatuzarreko balio anitz gelan.

 

 

 

Comments are closed.