Etxebizitza komunitarioa, 2. saioa

Programa arkitektonikoa lantzen

Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren izaera definitzeko prozesuan aurrera goaz. Lehen saioan sarrera baldintzen inguruan aritu baginen, joan den ostiralean, programa arkitektonikoaren inguruko hausnarketa burutu genuen. Bertan 14 gaztek parte hartu zuten.

Etxebizitza Komunitario baten ezaugarriak espazio amankomunak dira, horietan ematen baitira biztanleen arteko erlazioa eta bertan sustatzen baitira elkar bizitza eta elkarlana.

Oso funtzionalak izan daitezkeen espazio batzuk proposatzeaz gain (trastelekuak, garbitegiak) bestelako espazio amankomunak proposatu zituzten parte hartzaileek hala nola, sukalde komunitarioa, ikas-gela edo ekimen publikoak burutu ahal izateko espazioa.

Horretaz gain, etxebizitza tipologien inguruan ere hitz egin genuen.

Comments are closed.