Azalean

Sexu heziketa herri osasuntsu baten ardatza da. Eta Azalean sentitzen duguna naturaltasunez ezbaian jartzeko aukera da.
Norberaren burua ezagutzea eta onartzea; erotika osasuntsua lantzea; sexu-identitateaz hausnartzea; harreman ereduak birpentsatzea; rol eta estereotipoekin haustea… pertsona erdigunean jarri eta bere buruarekin zein inguratzen duenarekin gozaraztea.
Finean, balore positiboetan eta sexu-identitate anitzen arteko aukera berdintasunean oinarritzen den sexualitatean Errenteria heztea.

  • Bakarka edo taldeka
    Bakarrik edo taldean etor zaitezke zure zalantzak argitzera
  • Aurrez-aurrekoa, telefono bidezkoa edo online
    Erosoen gertatzen zaizun aukera hauta dezakezu
  • Konfidentziala
    Beste inork ez du izango zure kezka edo datuen berri
  • Profesionala
    Sexologian profesionalak diren pertsonen laguntza eta aholkularitza izango duzu
  • Doakoa
    Kontsultak inongo kostu ekonomikorik gabe egin ditzakezu
  • 14 urtetik gorakoentzat
    Zerbitzua 14 urtetik gorako errenteriarrei zuzenduta dago

azalean irudiak

Horrelako zalantzak zure buruan bueltaka badabiltza…

– Azkenaldian ez dut gauza bera sentitzen, zer gertatzen zait?
– Gorputz honekin nola izango naiz norbaiten gustukoa?
– Zergatik ez dut ligatzen besteek bezala?
– Antisorgailuei buruzko informazioa
– Nola jakin norbaitek gustuko zaituen?
– Nire bikotea jeloskor xamar dabil…
– Neska gorputza izan arren, mutila sentitzen naiz
– Nire bikoteak mugikorraren bidez kontrolatzen nau
– Sexu harremanak mantentzen ari zara baina plazerik gabe…
– Zer dira tabuak? Zer da tabu?

… AZALEAN Sexu Aholkularitza zerbitzura gerturatu zaitez!

Sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate, zalantza nahiz kezka asetzeko udal zerbitzua.

Arreta zuzena
Osteguna: 18:00-20:00
Merkatuzar
Pablo Iglesias, 3. Errenteria
Telf: 943 44 96 40

Edozein unetan
azalean@errenteria.eus

azalean irudiak

  • Please enter a value between 0 and 99.
  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.