Madalenetako Gazteen Batzordea abian da

Parte hartu eta eman zure proposamena!

Aurten ere Madalenetarako gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatzeko bidea hartu du Udalak. Duela hilabete, Gazte lokaletako gazte batzuekin elkarlanean hasi zuten ibilbidea eta jada, herriko aisialdi talde eta ikastetxeetako 13-17 urte bitarteko gazteen Madalenetarako ekintza proposamenak jaso dira.

Hurrengo pausua jasotako proposamenak aztertu eta Madalenetako Gazte Gunea diseinatzea izango da eta hau Madalenetako Gazte Batzordean gauzatuko da. Batzorde honen helburua gazteak herriko jaien antolaketan protagonista izatea da, horrela euren gustuko ekintzak bizitzeko aukera sortuz.

Bilera batzuk egin dira eta bertan adierazitako proposamenekin lanketa egiten ari da!
 

Categories