Ludotekak: 6-12 urte bitarteko haurrentzat
IZEN-EMATE EPEA ITXITA DAGO!
Aisialdi hezitzailea eskaintzen dute ludotekek, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten.
Errenteriako auzoetan 6 ludoteka daude:
- Agustinak: Markola hiribidea 24 (Elias Salaberria sarbidea)
- Beraun: San Marko, 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)
- Erdigunea: Pablo Iglesias, 8 (Oarso eraikina – Edificio Oarso)
- Markola: Erramun Astibia, 8
- Kaputxinoak: Sorgintxulo, 6
- Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5
Zerbitzua astelehenetik ostiralera: 17:30-19:30 bitarte
Urtarrilean ludoteketan burutuko diren ekintzak, kontsulta itzazue HEMEN
Izen-emateak: IZEN-EMATE EPEA ITXITA DAGO.
Prezioak (Haur bakoitzeko)
Izen-ematea irailean:
- Ikasturte osorako: 42,07€
- 3 hilabete matrikula arrunta: 21,03€
Matrikula tasa gaitasun ekonomikoaren arabera egokituko da. Horretarako eskaera eredu normalizatuan egin beharko da eta bertan adierazitako dokumentazioa aurkeztu. Banku-helbideraketa bidez ordainduko da.