Kuadrillategi
Izen-emate epea itxita dago!
DBHko ikasleentzat (1, 2, 3 eta 4) zuzenduta dago
Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da, aisialdirako eskaintza bat. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.
Ostiralero izango da, 18:15etatik 20:15etara
Kontsulta ezazu kuadrillategiko protokoloa HEMEN
Kontsulta ezazu urtarrilerako eta otsailerako antolatu den programazioa
Doako zerbitzua