Ekainaren 22an irteera berezia!

ANIMA ZAITEZ!!

Errenteriako Udaleko Gazteria sailak, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat, irteera antolatu du ekainaren 22an.

Irteera egun osorako da, goizeko 9:00etan izanik irteera Iztietako autobus geltokitik.

Prezioa: 17 euro

Irteerara joan aurretik, baimen orria osatuta, Udal Gaztelekura eramatea ezinbestekoa da. Irteeraren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Gaztelekuetara gerturatu:

  • Beraun: San Marko, 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)

  • Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5

Izena eman eta primeran pasa!!!

Categories