Handiak (2013- 2016 bitarte jaiotakoak)
Telematikoki izen emateko epea apirilaren 2an bukatuko da
Errenterian egingo diren jardueretan oinarrituko da.
Adina: 2013 – 2016 bitarte jaiotakoak
Iraupena: 10 egun txanda bakoitzeko (astelehentik ostiralera)
Ordutegia: 9:30 – 13:30
Txandak:
- 1. txanda: ekainaren 26tik uztailaren 7ra
- 2. txanda: uztailaren 10tik 21era
Lekuak:
- Agustinak
- Beraun
- Erdigunea
Prezioa: 52,60€
Esku orriaParte hartu ahal izango dute:
- Errenterian erroldatutako haurrek
- Errenteriako ikastetxe batean ikasten duten haurrek (2022-2023 ikasturteko eskola agiria ekartzea ezinbestekoa da)
- Gurasoetako bat Errenterian erroldatuta badago (bananduta badaude)
- Uda pasatzera etortzen diren umeak (Txernobil…)
IRIZPIDEAK
- TXANDA BAKARREAN eman ahal izango da izena
- Uztailak 10- 21
- Ekainak 26- uztailak 7
- Txanda bakoitza 10 egunekoa izango da.
- Plazak mugatuak dira (760 Txikiak eta Handiak programen bi txandetan).
- Izen-ematea ondorengo guneren batean egingo da:
- Agustinak
- Beraun
- Erdigunea
- Haundiak programako haur taldeak gehienez 12 pertsonakoak izango dira.
- Haundiak programan, gutxieneko taldea 6 pertsonakoa izango da. Taldea txikiagoa bada, pertsona horiekin harremanetan jarriko gara telefonoz, beste leku edo aste bat eskaintzeko, betiere lekua egonez gero.
IZEN-EMATEA
TELEMATIKOKI martxoaren 9tik apirilaren 2ra (biak barne)
Izen ematea
Presentzialki: martxoaren 20tik martxoaren 31ra (biak barne)
Non: ZU! zerbitzuan (Udaletxean, Herriko plaza, z.g).
Ordutegia: 7:30-14:00 astelehenetan, 7:30-15:00 asteazken eta ostiraletan. 7:30-19:00 astearte eta ostegunetan. Ezinbestekoa da hitzordua hartzea 943 44 96 00 edo 010 zenbakira deituta martxoaren 15tik aurrera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Izen–emate orria, beteta eta sinatuta.
- Haurraren osasun txartela.
- Ikastetxeko ziurtagiria, haurra Errenteriako ikastetxe batean ikasten ari bada eta Errenterian erroldatuta ez badago.
- Ez badago herrian erroldatua ez eta herriko ikastetxe batean matrikulatu, familia liburua eta herrian bizi den gurasoaren errolda agiria.
- Kontu korrontearen titulartasun agiria
Internet bidez egindako izen emateetan beharrezko dokumentazioa online prozesuaren bitartez egingo da.
ZU! zerbitzura edozeinek eraman ditzake inprimakiak. Ez badago orria guztiz osatuta eta beharreko dokumentazioa atxikita, ez dira inprimakiak jasoko.
Gaitasun ekonomikoaren arabera prezio publikoak egokitzeko eskaera egingo bada: famili liburuaren kopia eta eskaera orria betea eta sinatua.
- Hurrengo loturan ikus daitezke egokitzapenerako baldintzak: https://errenteria.eus/zu/progresibitatea/
-
Prezioak egokitzeko eskaeraren dokumentazioa presentzialki aurkezteko epea apirilaren 24tik maiatzaren 5era ZU! Zerbitzuan. Telematikoki, martxoaren 9tik maiatzaren 5era.
- Gaitasun ekonomikoaren egokitzapenaren tramitea soilik plaza esleitu zaien pertsonei tramitatuko zaie.
(*) Izena emateko bete beharreko orria eta progresibitatea eskatzeko orriak hurrengo esteketatik jeitsi edo ZU! zerbitzuan (Udaletxean, Herriko plaza, z.g.) har ditzakezu.
ZOZKETA
- Eskatzaile kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada (760 Txikiak eta Handiak programen bi txandetan), plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa bidez ez bada egokitzen plaza, itxaron zerrendara pasako da.
- Zozketa apirilaren 17an izango da goizeko 10:00etan.
- Zozketaren emaitzak: apirilaren 19an, 15:00etatik aurrera gazteria.errenteria.eus webgunean.
- Itxaron-zerrenda eratuko balitz, plazarik esleitu ez zaienei, baja emateko epea amaitzean, bete gabe geratu diren lekuetan izena emateko aukera eskainiko zaie. Horretarako, telefonoz jarriko gara harremanetan. Telefonoz deitzean egun bateko epea emango da erantzuteko.
BAJAK
- Baja emateko e-mail bat bidali beharko da gazteria@errenteria.eus helbidera apirilaren 20tik 23ra.
INFORMAZIO BILERA
Ekainak 12, astelehena 18:30etan Niessen Kulturgunean.