Etxebizitza komunitarioak

Onartu eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu da.

Erreklamazioak, urriaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.

 

ZER DA GAZTEEN ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA?

  • Gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da.
  • Beste gazteekin elkarbizitzan eta kooperazioan du xedea.
  • Gela bat alokatzeko aukera dago eta parte hartzaileek komunitatean lan batzuk eskainiko dituzte

Galtzaraborda auzoko Urbia kaleko 2. zenbakian, herriko 26 gazterentzat etxebizitza egokitu da. Lehenengo izen-emate prozesua amaitu eta gero, 9 neska-mutil, bertan bizikidetza egiten ari dira.

Hilabeteko azken asanblada >>> Urriak 31 arratsaldeko 19:00etan

GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOETAN LOGELEN ERRENTAMENDU KONTRUATUAK ESLEITZEKO BIGARREN DEIALDIA

Hutsik dauden logelak zeintzuk diren kontsultatu ezazu HEMEN

Onartu eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu da. Kontsulta ezazu HEMEN

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero:

gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, 943 44 96 06 telefonora deitu, gazteria.errenteria.eus orrialdea ikusi edo ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.

Categories