Familian jolasean (6-12 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familiarentzat)

Gerturatu, primeran pasako duzu eta!!!

Programa honen bidez, familien artean euskararen erabilera sustatu nahi da. Eskola ordutegitik at eta euskara hutsean gauzatuko diren aisialdi jardueren bitartez, euskaraz bizitzeko bultzada bat eman nahi da jolasak eta kantuak landuz. Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea baina bai familian aritzea.

Arratsaldez 17:30etatik 19:00etara

Asteartetan: Beraun, Pablo Sorozabal plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bizarain ikastetxeko patioan)

Ostiraletan: Markola eskolako patioan (eguraldi txarra eginez gero, Markola eskolako gimnasioan)

Otsailan eta martxoan zehar egingo diren jolasak kontsulta itzazu:

(OTSAILAN) PABLO SOROZABAL PLAZAN (OTSAILAN)MARKOLA ESKOLAKO PATIOAN (MARTXOAN) PABLO SOROZABAL PLAZAN (MARTXOAN) MARKOLA ESKOLAKO PATIOAN

Bertan agertzen diren jolasak nola jolasten diren jakin nahi ezkero, hona HEMEN OTSAILEKO AZALPENAK eta MARTXOKO AZALPENAK ere

DOAKO ZERBITZUA

Categories