Familia gunea (0-6 urte bitarteko haurrei zuzendua)

Aste honetako fitxategiak eskuragarri dituzu!!!

0-6 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat

Adina: 2013 – 2019 jaiotakoak
Parte-hartzea: Astean behin joan ahal izango da. Saio bakoitzean, gehienez, 18 familiek parte hartu ahal dezakete.
Ordutegia eta lekua:

  • Astelelehenetik ostiralera (17:00-19:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan
  • Asteazkenean (10:00-12:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan

Prezioak familiako:

  • 20,60 € hiru hilabete (proba moduan)
  • 30,40 € urtarriletik ekainera (urtarrilatik aurrera plaza esleitu zaienentzat)
  • 41,20 € ikasturte osoa

Hobariak:

Oinarrizko errenta edo/eta larrialdiko laguntza jasotzen dutenek >%100a

ORDENANTZA FISKALAK 2019-2020

Egutegia urtarrila-ekaina

GARRANTZITSUA!

Lehen urtea da Familia guneako txanda guztiak ez direla osatu, hori dela eta, hutsik geratu diren txanda hauetan izena emateko aukera dago:

Asteartea (17:00-19:00)=  plaza 1 /  Osteguna (17:00-19:00)=4 plaza   / Ostirala (17:00-19:00)= 4 plaza

Asteazken goiza (10:00-12:00)= 16 plaza

Izen-ematea egitera ZU! zerbitzura gerturatu behar da. Izen-emateak egiten diren neurrian, hutsik dauden plazak betetzen joango dira. Gazteria saila harremanetan jarriko da familiekin aukeratu duten txandan parte hartzeko ordainketa nola egin azaltzeko. Aukeratutako txandan, plazak beteta egonez gero, itxaron zerrendan geratzeko aukera egongo da edo plazak hutsik dituen beste txanda batetara aldatzea.

FAMILIA GUNEAREN IRIZPIDEAK

Izen emate orria betetzerakoan, umearen datuak eta berarekin etorri ahal izango diren erreferentziazko pertsonen datuak jarri behar dira.
Astelehenetik larunbatera txanda bakarra aukeratu ahal izango da
Txanda bakoitzean plazak mugatuak dira, gehienez 18 familiak har dezake parte. 18 familiak baino gehiagok izena ematen badute, txanda bakoitzeko parte hartuko duten familiak zozketa bidez hautatuko dira.
Aukeratu duzun egun honetan zehaztutako familia kopurua gaindituko ez balitz, irailaren 30eko astean jakinaraziko dizugu onartua izan zarela e-mail bidez. E-mail horretan ordainketa prozesua adieraziko dizugu.

Aukeratu duzun egunean 18 familiako muga gaindituko balitz, zozketa prozesuari ekingo diogu:
                                       Zozketa prozesua:

Zozketa beharrezkoa den kasuetan, izena eman duen bakoitzari mezu bidez zozketarako egokitu zaion zenbakia bidaliko zaio, zozketa egin aurretik.
18 familia baino gehiagok izena eman duten txanda bakoitzeko, zenbaki bat aterako da zozketan. Zenbaki horren ondorengo 18 familiak (zozketa zenbakia barne) aukera izango dute aukeratu duen txandan parte hartzeko.
Urriaren 1ean zozketa burutuko da Merkatuzarreko balioanitz gelan eguardiko 11:00etan. Publikoa izango da. Era berean, grabaketa egingo da eta gazteria.errenteria.eus orrian argitaratuko da.
Zozketan plaza tokatu ez zaienekin, itxaron zerrenda osatuko da
Plaza bat egokitu zaienei, urriaren 1-2 artean mezua bidaliko zaie. Bertan ordainketa egiteko moduak eta epea adieraziko zaie.
Itxaron zerrendan geratu diren guztiek bi aukera hauek izango dituzte:
– Berak aukeratutako txanda horretan itxaron zerrendan geratu ahal izango da, bajaren bat egon ezkero aukera eduki dezan.
– Aukeratu ez duen beste txanda batean tokia egon ezkero, e-mailez adieraziko zaio urriaren 1eko astean bertan, ze aukera egon daitezkeen aldaketa burutzeko. Bi egunetako epean erantzun beharko du e-maila interesa duen pertsonak. Kasu horretan ere, eskaera eskaintza baino haundiagoa balitz, zozketa bidezko prozedurari ekingo genioke (zozketa prozesuan adierazten den bezela)

3 hilabeteko kuota erabaki duenak, alegia 20,60 euro, behin epea pasata aurrera egitea erabakiko balu, urte osoari dagokion kuotaren kopuru osoa ordaindu beharko du, hau da, 20,60 euro.
Izen ematea txanda batean egin bada eta beste txanda batetara aldatu nahi izanez gero, Gazteria sailarekin harremanetan jarri.
0-6 urte bitarteko umeen familiak beste seme-alaba bat badute 6 urte baino gehiago dituena, umea familia gunera ekarri ahal izango dute baina erreferentziazko helduak duen errola jarraituko du.
Saio bakoitzean bidelagun bat egongo da. Bere helburua ez da saioa dinamizatzea, eginkizun hori umearekin datorren erreferentziazko helduari dagokio.

FAMILIEI ZUZENDURIKO INFORMAZIO INTERESGARRIA

Familia gunea zerbitzuko informazio paneletan, familientzat interesgarria den informazioa jarri ohi da, besteak beste: artikuluak, familian egiteko planak, errezetak,  artisten laminak…

Paneletan jartzeko informazioa bilatzerakoan, zerbitzura gerturatzen diren familien iritziak / iradokizunak kontutan hartzen dira. Intereseko informazioa denez, zerbitzuan adierazten den informazio guztia, web-ean kontsultatu ahal izango da.

Adi egon zaitezte!

Astero, familiei zuzenduriko informazio interesgarria argitaratuko dugu eta:

“Diziplina positiboa lantzen…” artikulua “Orientazio programa..” artikulua

Errezeta (1) Errezeta (2) 

Familia planak (1) Familia planak (2)

 

Categories