Familia gunea (0-6 urte bitarteko haurrei zuzendua)
Izen-emate epea zabalik zehazten diren plazak osatu bitarte
Errenterian erroldatutako 0-6 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat
Adina: 2014 – 2020 urte bitarteetan jaiotakoak
Parte-hartzea: Astean behin joan ahal izango da. Saio bakoitzean, gehienez, 9 familiek parte hartu ahal dezakete. Saio bakoitzean gehienez, 2 guraso/tutore/erreferentziazko pertsona etorri ahal dira, nahiz eta 3 haur izan. Erreferentziazko pertsona horiek beti berdinak izango dira. Saio bakoitzean 30 pertsona izango dira gehienez.
Ordutegia eta lekua:
- Astelehenetik ostiralera (17:00-19:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan
- Asteazkenean (10:00-12:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan
Izen-ematea:
Jarraian zehazten diren plazak osatu bitarte izen-emate epea zabalik egongo da
Lekua: ZU! zerbitzua (Herriko plaza, z/g)
Ordutegia:
Astelehena: 7:30etatik 14:00etara
Astearte eta ostegunetan: 7:30etatik 19:00etara
Asteazkenetan eta ostiraletan: 7:30etatik 15:00etara
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Izen-emate orria eta sinatuta
Prezioak familiako:
Matrikulak urtarrilean:
- 30,58€ 6 hilabete urtarriletik ekainera
- 20,72€ proba moduan 3 hilabete (Familia gunean lehen aldiz parte hartzen duten haurrentzat bakarrik)
Hobariak:
- Oinarrizko errenta edo/eta larrialdi laguntza jasotzen dutenak >>%100a
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
* Elkarbizitza ziurtagiria (Udalean eskatu beharrekoa)
* Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu, Lanbidek emandako agiria.
* Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, Gizarte zerbitzuek emandako agiria.
Izen-emate orria ⇒⇒ HEMEN⇐⇐
Ondorengo txanda hauetan lekua dago:
TXANDA | PLAZA KOPURUAK |
Astelehena (17:00-19:00) | 7 plaza |
Asteazkena (10:00-12:00) | 9 plaza |
Familia gunea zerbitzuan astez-aste eskuragarri dute familiek informazio interesgarria. Informazio hori web orrian zintzilikatuko da ere, jarraian kontsultatu ahal izango duzutelarik:
FAMILIAN EGITEKO PLANA ERREZETA OSASUNTSUA Artikuloa “nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute”
Covid-19a dela eta jarraian ikusi ahal duzue familiak eta bidelagunak hartu beharrezko neurriak:
FAMILIAK HARTU BEHARREZKO NEURRIAK BIDELAGUNAK HARTU BEHARREZKO NEURRIAK
FAMILIA GUNEAREN IRIZPIDEAK
► Izen emate orria betetzerakoan, umearen datuak eta berarekin etorri ahal izango diren erreferentziazko pertsonen datuak jarri behar dira, gehienez bi.
► Astelehenetik ostiralera txanda bakarra aukeratu ahal izango da
► Txanda bakoitzean plazak mugatuak dira, gehienez 9 familiak har dezake parte.
► 3 hilabeteko kuota erabaki duenak, alegia 20,72 euro, behin epea pasata aurrera egitea erabakiko balu, urte osoari dagokion kuotaren kopuru osoa ordaindu beharko du, hau da, 20,73 euro.
► Covid-19a dela eta familia guneako antolaketa bertan behera geratuko balitz, eman ez diren jarduerengatik, ordaindutakoaren kopuru proportzionala itzuliko da ikasturte bukaeran.
► Izen-ematea txanda batean egin bada, ikasturtean zehar, ezin izango da beste txanda batetara aldaketarik egin.
► 0-6 urte bitarteko umeen familiak beste seme-alaba bat badute 6 urte baino gehiago dituena, umea familia gunera ekarri ahal izango dute baina erreferentziazko helduak duen errola jarraituko du.
► Saio bakoitzean bidelagun bat egongo da. Bere helburua ez da saioa dinamizatzea, eginkizun hori umearekin datorren erreferentziazko helduari dagokio.