Familia Gunea: 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat
IZEN-EMATE EPEA ZABALIK PLAZAK OSATU BITARTE!
Errenterian erroldatutako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduriko zerbitzu bat da. Errenteriako ikastetxe batean ikasten duten haurrek ere parte hartu ahal izango dute. (2021-2022 ikasturteko eskola agiria ekartzea ezinbestekoa da)
Familia Gunea haurrentzako espazio bat da, bere guraso, tutore, aiton-amona edo erreferentzizko pertsona batekin joateko, elkarrekin jolastu eta beste familiekin esperientziak elkarbanatzera, bai helduak bai haurrak.
Adina: 2015 – 2021 urte bitarteetan jaiotakoak
Parte-hartzea: Astean behin joan ahal izango da. Saio bakoitzean, gehienez, *18 familiek parte hartu ahal dezakete. Saio bakoitzean gehienez, 2 guraso/tutore/erreferentziazko pertsona etorri ahal dira, nahiz eta 3 haur izan. Erreferentziazko pertsona horiek beti berdinak izango dira.
* 39/2021 dekretua, urriaren 6koa
Ordutegia eta lekua:
- Astelehenetik ostiralera (17:00-19:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan
- Asteazkenean (10:00-12:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan
- Larunbatean (10:00-12:00) Markolako ludotekan
Izen-ematea:
Lekua: ZU! Zure Udala arreta zerbitzua (Herriko plaza, z/g)
Ordutegia:
Astelehena: 7:30etatik 14:00etara / Astearte eta ostegunak: 7:30etatik 19:00etara / Asteazken eta ostiralak: 7:30etatik 15:00etara
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Izen-emate orria osatuta eta sinatuta
Prezioak familiako:
Matrikulak apirilean:
- 3 hilabete matrikula arrunta: 20,72€
- 3 hilabete proba moduan: 20,72€ (Familia Gunean lehen aldiz parte hartzen duten haurrentzat bakarrik)
Hobariak:
- Oinarrizko errenta edo/eta larrialdi laguntza jasotzen dutenak >>%100a
- Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Elkarbizitza ziurtagiria (Udalean eskatu beharrekoa)
- Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu, Lanbidek emandako agiria.
- Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, Gizarte zerbitzuek emandako agiria.
- Aurkeztu beharreko dokumentuak
Izen-emate orria >> HEMEN <<
Familia Guneak urriaren 18an irekiko ditu ateak eta ondorengo txanda hauetan parte hartu nahi izanez gero, hauek dira hutsik dauden plazak:
TXANDA |
PLAZA HUTSAK |
Astelehena (17:00-19:00) |
15 |
Asteartea (17:00-19:00) |
9 |
Asteazkena (17:00-19:00) |
11 |
Osteguna (17:00-19:00 |
9 |
Ostirala (17:00-19:00) |
6 |
FAMILIA GUNEAREN IRIZPIDEAK
► Izen-emate orria betetzerakoan, umearen datuak eta berarekin etorri ahal izango diren erreferentziazko pertsonen datuak jarri behar dira, gehienez bi.
► Astelehenetik larunbatera txanda bakarra aukeratu ahal izango da
► Txanda bakoitzean plazak mugatuak dira, gehienez 18 familiek har dezakete parte.
► Txanda bakoitzean gutxieneko taldea 2 familiakoa izango da. Taldea txikiagoa bada, ez da taldea sortuko.
► 3 hilabeteko kuota erabaki duenak, alegia 20,72 euro, ikastaro bukaera arte zerbitzuan jarraitzeko aukera izango du, dagokion kuota proportzionala ordainduz.
► Covid-19a dela eta Familia Guneako antolaketa bertan behera geratuko balitz, eman ez diren jarduerengatik, ordaindutakoaren kopuru proportzionala itzuliko da ikasturte bukaeran.
► Izen-ematea txanda batean egin bada, ikasturtean zehar, ezin izango da beste txanda batetara aldaketarik egin.
► 0-6 urte bitarteko umeen familiek, beste seme-alaba bat badute 6 urte baino gehiago dituena, umea Familia Gunera ekarri ahal izango dute baina erreferentziazko helduak duen errola jarraituko du.
► Saio bakoitzean bidelagun bat egongo da. Bere helburua ez da saioa dinamizatzea, eginkizun hori umearekin datorren erreferentziazko helduari dagokio.
COVID-19aren INGURUKO PROTOKOLOA
* Taldeen antolaketa:
Haur eta gazte guztiak -zerbitzu/programa bakoitzaren adin-tartea kontuan hartuta- beren artean sozializatu eta elkarreragin dezakete.
* Prebentzio pertsonaleko neurriak:
a. Erabiltzaileei higieneari eta portaerari buruzko prebentzio-neurriak gogorarazteko saioak egiten jarraituko da, adin bakoitzera egokituta, neurriak lasaitzea saihesteko.
b. Eskuetako higienea maiz egingo da. Ahal de neurrian, eskuen higienea ura eta xaboiarekin egitea gomendatzen da, gel hidro-alkoholikoaren aurretik.
c. Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ukondoa tolestuta estali behar da.
* Maskararen erabilera:
– Zerbitzuetan / programetan ez da maskara nahitaez erabil behar; oro har, haurrek maskara ez erabiltzea gomendatzen da.
– Pertsona (haurra/gaztea edo begirale) kalteberek maskara erabiltzea gomendatzen da.
– Maskara erabiltzea gomendatzen da kasu positiboetarako eta COVID-19aren sintoma bateragarriak dituzten pertsonentzat.
– Langileen kasuan dagokion prebentzio-zerbitzuak zehaztuko du erabilera hori beharrezkoa den ala ez.
– 3 urtetik beherako haurren kasuan, ez da komeni maskara erabiltzea inongo kasutan.
– Zaindu eta prebenitu behar da COVID-19aren arrisku-baldintzetan edo norberaren erabakiz maskara erabiltzen jarraitu nahi duten pertsonak estigmatizatzea.
* Antolaketa neurriak:
– Beharrezkoa izanez gero, oro har, haurren/gaztetxoen eta familien bilera guztiak aurrez aurre egin ahal izango dira, betiere higiene- eta aireztapen-neurri guztiak mantenduz.
– Aire zabaleko espazioen erabilera sustatuko da era guztietako jardueretarako, kirolekoak izan edo ez, aisialdikoak zein hezkuntzakoak.
– Familiak zerbitzuetako espazioetara sartu ahal izango dira, barrualdekoetara zein kanpokoetara, haurrak sartzeko eta irteteko, eta haurrak bertan egotea eskatzen duten jardueretara.
* Aireztapena:
Zerbitzuetako espazioen aireztapenari dagokionez, aerosolen bidez SARS‐CoV‐2 transmititzeari buruzko ebidentzia zientifiko berriak beharrezkoa egiten du aireztapenaren garrantzia nabarmentzea eta horri lotutako gomendio batzuk indartzea. Honen helburua da airearen kalitatea bermatzea momentu oro eta zerbitzuetako espazio guztietan.
* Covid-19arekin bateragarri diren sintomen eta kasu positiboen aurrean jardutea.
Haurrek / gaztetxoek eta begiraleek COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenean, edo COVID-19 proba batean positiboak direnean, ez da beharrezkoa izango isolamendu zorrotza egitea, baina, beste arnas prozesu eta gaixotasun batzuetan bezala, ez da zerbitzuetara joango sintoma akutuak dituzten bitartean, beren eta ingurukoen ongizateagatik.
Sintomak igortzen direnean, zerbitzura / programara berriz joan ahal izango da, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertu eta hurrengo hamar egunetan, herritar guztiei gomendatutako neurriak jarraituz; honako hauek dira:
• Maskara etengabe eta zorrotz erabiltzea.
• Eskuen higiene egokia mantendu.
• Pertsona zaurgarriekin kontakturik ez izatea.
Proba diagnostiko positiboa duten sintomarik gabeko pertsonek aurreko neurriak jarraitu beharko dituzte
Pertsona batek COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak garatzen baditu zerbitzuetan / programetan, maskara kirurgiko bat jarriko du eta familiari edo legezko tutoreei jakinaraziko zaie, kaltetutako pertsona adingabea bada.