“Azalean” sexu aholkularitza zerbitzua martxan dago!

Sexuaren inguruko zalantzak argitzeko aukera ez galdu!

Sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate, zalantza nahiz kezka asetzeko zerbitzua 13 urtetik gorako errenteriarrei zuzenduta dago.

Zalantzak argitu nahi dituen pertsonak erosoen gertatzen zaion aukera hauta dezake:

telefonoz edo whatsappez 617 420 730 zenbakian

edozein unetan online azalean@errenteria.eus helbidera emaila bidaliz gazteria.errenteria.eus/azalean webgunean

arreta presentziala zitarekin ostegunetan 18:00etatik 20:00etara (bakarrik edo taldean etor daiteke)

Harremanetan jartzeko malgutasun horren helburua da ia 24 orduko zerbitzua eskaintzea, gazteentzako hori oso garrantzitsua dela uste baitute koordinatzaileek, zerbait behar duten momentuan lagundu ahal izateko.

Sexu heziketa herri osasuntsu baten ardatza delakoan dago Errenteriako Udala. Norberaren burua ezagutzea eta onartzea; erotika osasuntsua lantzea; sexu-identitateaz hausnartzea; harreman ereduak birpentsatzea; rol eta estereotipoekin haustea… Finean, balore positiboetan eta sexu identitate anitzen arteko aukera berdintasunean oinarritzen den sexualitatean Errenteria heztea.

Azalean Sexu Aholkularitza Udal Zerbitzuan psikologian, sexologian eta berdintasunean profesionalak diren pertsonek laguntza eta aholkularitza eskainiko dute konfidentzialtasuna bermatuz eta inongo kostu ekonomikorik gabe.

Triptikoa

Categories