Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zumba maratoi solidarioa Mindara elkartearen alde

2018-12-22 @ 10:00 - 12:30

Galtzarabordako Udal Kiroldegiko pistak zumba maratoi solidarioa hartuko du hilaren 22an. Errenteriako udaleko Kiroletako azpisailak eta Serviocio-BeOne Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak antolatu dute batera, Mindara elkartearekin elkarlanean; izan ere, elkarteari eskainiko baitiote bertan jasotako dirua.

Hilaren 22an egingo dute zumba maratoia Galtzaraborda kiroldegiko pistan, eta bi saio egingo dituzte:

● lehenengoa, 10:00etan hasiko da eta haurrei begirakoa izango da, “45 minutuko saioa izango da”;

● bigarren saioa, berriz, helduei begirakoa izango da, 90 minutuko iraupena izango du eta 10:45ean hasiko da.

Parte hartu nahi dutenek, Galtzaraborda zein Fanderiako kiroldegietan eginbehar dute eta argibideak telefonoz jasotzeko aukera ere izango dute, 943 44 96 90 (Galtzaraborda) eta 943 33 44 23 (Fanderia) telefono zenbakietara deituta.

Hilaren 16ra arte izena ematen dutenek merkeagoa izango dute, “8 euro helduek, eta 3 euro haurrek. Hilaren 17tik aurrera izena ematen dutenek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dute helduen kasuan, eta 5 euro haurrek”.

Jardueran parte hartzen duten helduek ‘parte-hartzailearen’ motxila jasoko dute. Bertan Super Amarak eta Nutrisportek emandako produktuak izango dituzte.

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!!

Xehetasunak

Data:
2018-12-22
Ordua:
10:00 - 12:30