Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

VI. Indoor triatloia

2018-02-03

Serviocio-BeOne Errenteriak antolatuta, “Errenteriako Indoor Triatloia”ren edizio berri bat burutuko da Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan.

Noiz: Otsailak, 3 larunbata

Proba 15,30etik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute:

igeriketa: 500 metro igerilekuan

ziklismoa: 8 kilometro bizikleta estatikoan

3,25 kilometroko lasterketa Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean

Parte-hartzaile bakoitzaren denbora guztia kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako transizio-denborak ere kontuan hartuko dira.

Triatloiak modalitate hauek izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, ekipoak (gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak) eta familiak. Taldeen kasuan, ekipoak hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiru part-hartzaileen artean banatuko da, ekipoko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko baita.

Proba hau parte hartu nahi duten guztiei dago irekita.

Parte-hartzeko ordaindu beharreko kuota 6 eurokoa da eta ekipo modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dituzte (4 euro pertsona bakoitzeko).

Izena-emateko epea irekita dago Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran (943.34.44.23) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.90).

Xehetasunak

Data:
2018-02-03