Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Urdaburu mendizale elkartea ekintzaz beteta dator azaroan

2018-11-22 @ 20:00

Errenteriako Urdaburu Mendizale elkartean hainbat ekintza antolatu dituzte, besteak beste:

► Jon Unzuetak “Transiberiano-Mongolia”ra egindako bidaiaren argazki emanaldia

Azaroak 20, asteartea arratsaldeko 20:00retan Urdaburu mendizale elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal, 23)

► Jesus Hospitaler argazki lehiaketaren sari banaketa.

Azaroak 22, osteguna arratsaldeko 20:00retan Urdaburu Mendizale elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal, 23). Lehikateran argazki erakusketa ikusgai egongo da elkartean astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara

► XXXI. Biziklon – XV. Eneko Arcelus memoriala ospatuko da.

Azaroak 24, larunbata. Kirol proba arratsaldeko 15:00etan izango da. Izen ematea Urdaburu Mendizale elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal, 23) astearte eta ostegunetan 19:00etaik 21:30etara edota 943 52 78 79 telefono zenbakira deituaz egun eta ordutegi berean.

► Urdaburu eguna

Azaroak 25, igandea. Goizean mendi irteera haur eta helduentzat eta ondoren Arritxulon bazkaria

Izen ematea Urdaburu Mendizale elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal, 23) astearte eta ostegunetan 19:00etaik 21:30etara edota 943 52 78 79 telefono zenbakira deituaz egun eta ordutegi berean. Ikusi hemen ibilbidea

Xehetasunak

Data:
2018-11-22
Ordua:
20:00