Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Teknologia libreen tailerra

2017-11-23 @ 17:00 - 19:00

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du tailerra, Habian! proiektuaren ekitaldien programaren barruan. Bi egunetan egingo da tailer hau, azaroaren 23 eta 30ean arratsaldeko 17:00etan Torrekuan. 2 orduko iraupena izango du eta Tanit-eko Unai Gorrotxategi-k gidatuko du.

Tailerrean parte hartzeko ezagutza berezirik ez da behar eta bertaratzen direnek, teknologia libreak ezagutzeaz gain, tailer praktikoaren bidez Arduino munduan murgiltzeko aukera edukiko dute

Adin tarte guztietako jendeak parte hartu dezake eta gehienez 15 parte-hartzaile izango dira.  Parte hartzaileek tailerrera bere ordenagailua (eramangarria) ekarri beharko dute. Ez balukete, habianteknologia@oarsoaldea.eus en idatziz harremanetan jar daitezke.

Izen emate epea azaroaren 22an amaituko da edo 15 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz.

Informazio gehiago: 943 49 41 29 telefonora deitu edo habianteknologia@oarsoaldea.eus helbidera mezua bidali

TAILERRA DOAKOA DA

Xehetasunak

Data:
2017-11-23
Ordua:
17:00 - 19:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Torrekua