Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sara Carracelas LEHIAKETA

2019-06-01 @ 16:00

Oarsoaldea Igeriketa Kirola Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalak babestuta, ekainaren 1ean, larunbatean, arratsaldeko 16,00etan, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan Errenteriako kirolariaren izena daraman “Sara Carracelas, Igeriketa Egokitua” izeneko lehiaketaren hamargarren edizioa burutuko da.

Torneoan ahalmen urriko igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo desberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta,…

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klub guztiei, eta antolatzaileek 60tik gora kirolarik parte hartzea espero dute, horietako askok Sara Carracelasekin harreman berezia dutenak.

Hori dela eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo jendearentzat da 14,30etik.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirola instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.

Lehiaketa 16:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.

Xehetasunak

Data:
2019-06-01
Ordua:
16:00