Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Donosti Cup Errenterian

2018-07-06 @ 10:00 - 20:00

Aurten ere Errenteria Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren Torneo Ospetsuaren, egoitzetako bat izango da.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak bi egoitza izango ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte.

Aurtengoa 27. edizioa izango da, eta bataz beste, 623 taldek parte hartzea espero da. Guztira gutxi gorabehera 8.500 kirolari espero dira, bost kontinenteetako 33 herrialdetakoak. Aurtengo edizioan 12 kategoria egongo dira (zortzi gizonezkoenak eta lau emakumezkoenak), eta partidak horretarako egokitutako 53 egoitzetan banatuko dira.

Hori dela eta, uztailaren 2tik 6ra, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola egiten duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, bertan izango dira Frantzia, Portugal, Estatu Batuak, etabarreko zenbait talde.

Partidak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20:00etan bukatuko da.

Jendearentzako sarrera dohainik da, anima zaitez!!!

Informazio gehiago ►►HEMEN◄◄

Xehetasunak

Data:
2018-07-06
Ordua:
10:00 - 20:00