- ekitaldia hau amaitu da.
Autodefentsa feminista ikastaroa
2018-05-12 @ 10:00 - 20:00
Maiatzaren 12an, larunbata, Autodefentsa feminista ikastaroa egongo da, Eraldaketa Feministarako Eskolak antolatuta. Ikastaroa Emaginek emango du eta ikastaroaren helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea da. Era berean, mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzan jasaten diren eraso egoerei erantzuteko.
Ekimena maiatzaren 12an izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara, doakoa eta euskaraz, Patxiku Zelaia emakume taldearen lokalean (Tomas Lopez, 6).
Zaintza zerbitzua egongo da (aurretik izena eman eta eskatuta).
Informazio gehiago eta izen emateak:
Maiatzaren 4ra arte egongo da ikastaro honetarako izen ematea irekia, eta honako bide hauek erabili daitezke horretarako:
Zu! Zure Udala- Arreta Zerbitzuan
Telefonoz: 943 449 576
Emailez: eskolafeminista@errenteria.eus
Beste kurtso eta talde batzuk
Era berean, martxan daude Eraldaketa Feministarako Eskolak antolatutako beste hainbat kurtso eta talde.