Archive | Orokorra

“Igerilekuko erronka” Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan

Errenteriako Udalak eta Serviocio BeONE Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresarekin batera, “Igerilekuko Erronka”ren aurtengo edizioa antolatu du. Aurtengo berrikuntza da igerilekuko erronka igerilekuko erronka solidario bihurtzea. Ekintza hori antolatzen da ADEMGI esklesori anizkoitza pairatzen duten pertsonei laguntza ematen dien elkartearentzat dirua jasotzeko helburuarekin. “Igerilekuko Erronka” kirol jarduera boluntarioa da igerilekura […]

Continue Reading

AISA Euskara ikastaroa Oarsoaldeara etorri berri direnentzat

60 orduko ikastaroa: Aurrez aurreko 4 ordu astean Matrikularen prezioa: 5 €. Matrikula: 2019ko urtarrilaren 22tik otsailaren 15era. Ikastaroa: Otsailaren 25etik ekainaren 21era AISA harrera ikastaroak zer dira? Hizkuntza-harrera ikastaroak dira, euskara ikasten hasten diren etorri berriei bideratuak, alegia. Nori bideratuta daude? 16 urtetik gorakoei, betiere euskararekin harremanik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi […]

Continue Reading

Azeri dantza ikasteko entseguak otsailean zehar

Urte mordo bat dira Ereintza Dantza Taldeak Inauteriei hasiera emateko ardura bere gain hartu zuela. Azeri dantzarekin Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen dira eta Herriko plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie urtero-urtero ostegun gizenez. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi […]

Continue Reading

Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko deialdia

2019ko DEIALDIA (urte honetan deialdi bakarra egingo da) Nori zuzendua: Gutxienez 17 urte eduki behar dira edo 2019an bete Matrikulazio epea: 2019ko urtarrilaren 7tik 21era (eguardiko 12:00ak arte) Izen ematea: Internet bidez www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara Tasa: 24 euro (matrikula arrunta) Informazio osoa kontsulta ezazu ►►HEMEN◄◄

Continue Reading

UPV/EHU-k informazio jardunaldiak burutuko ditu

Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea. Gipuzkoako hainbat herrietan burutuko dira saioak, abenduaren 19an Errenterian izango delarik arratsaldeko 18:30etatik aurrera Reina aretoan. Saio guztiak elebitan izango dira. Kontsulta ezazu […]

Continue Reading

Oinarrizko arabiar ikastaro trinkoa

Errenteriako Al Assafa Basque islamiar zentroak helduei zuzenduriko doako oinarrizko arabiar ikastaro trinkoa eskainiko du datorren azaroaren 2tik abenduaren 21era bitarte, Honda Euskadiren bitartez eta Errenteriako Udaleko babesarekin. Hain zuzen ere, ostiralero, arratsaldeko 17:00etatik 19:00 bitarte izango dira eskolak Udal Euskaltegiak utzitako areto batean (Migel Zabaleta kalea, 14). Hori dela-eta, plaza mugatuak izango dira eta […]

Continue Reading
mikroantzerkia2016

III. Mikroantzerki maratoia Kontadores zentroak antolatuta

Kontadores Gazte Zentroak III. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoiaren helburua da bultzatzea hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du. III. Mikroantzerki […]

Continue Reading

Eraldaketa Feministarako Eskolakoren programazio berria

2018ko urria abendua bitartean antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak. Aurten, bostgarren ikasturtez, martxan jarriko da eskola eta iazko datu onak nabarmendu nahi ditu Udalak: guztira 120 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira. Guztira 7 ikastaro jarriko dira martxan: […]

Continue Reading
Aisialdiko hezitzaile titulu homologatua eskainiko du Orereta Ikastolak

Aisialdiko hezitzaile titulu homologatua eskainiko du Orereta Ikastolak

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Orereta Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako…hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatutako tituluak. Ikastaroa ikastolan bertan izango da. Datorren urriaren 19an […]

Continue Reading
Bekak 2018-2019 ikasturtea

Bekak 2018-2019 ikasturtea

BEKA EZ UNIBERTSITARIOAK Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia Eskaera egiteko epea 2018ko urriaren 19ra arte izango da Informazio gehiago ►►►►HEMEN◄◄◄◄ UNIBERTSITATE BEKAK Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako zentroetan matrikulatutako ikasleak: 2018ko urriaren 1a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Euskal Autonomia Erkidegotik at kokatutako zentroetan matrikulatutako ikasleak: 2018ko […]

Continue Reading