Archive | Orokorra

AISA euskara ikastaroa

Orain gutxi Oarsoaldeara etorri zara ?(Errenteria, Lezo, Oiartzun edo Pasaia) Horrela bada, euskara ikasteko aukera duzu Aisa programa bidez. Ikastaroaren iraupena: 60 ordu (4 ordu astean) 2019ko urriaren 21etik 2020ko otsailaren 14ra Nori zuzenduta dago: Oarsoaldeara, azken 5 urteetan EAE eta Nafarroatik kanpo etorri diren 16 urtetik goragoko pertsona guztiei Matrikula prezioa: 6 euro (laguntzarik dagoen […]

Continue Reading

2019ko diru laguntzak Udal Hizkuntza Politika departamentuan

Udal Hizkuntza Politika sailak euskarekin zerikusia duten ekintza eta programak burutzeko hainbat diru laguntza ematen ditu, besteak beste: ● Alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea Eskaera egiteko epea: Iraila: 2019/09/1etik 2019/10/15a bitarte ● Euskaraz emandako udako ikastaroetan parte-hartzea: EHUk eta UEUk emandako ikastaroak Eskaera egiteko epea: 2019/06/17tik 2019/09/15a bitarte Informazio gehiago kontsulta ezazu ►►►►HEMEN◄◄◄◄

Continue Reading

Udako “abenturak” Listorreta natur eremua ezagutzeko

Aiako harria Natura Parkean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira. Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2019ko udarako Aiako harria Natura Parkean (Natura 2000 Sarea). Jarduerak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian. • Uztailak 28, igandea: Orientazio jolasa Partehartzaileek orientazioaren oinarrizko kontzeptu […]

Continue Reading

Madalenetako barraketerako prezio bereziak bi egunez

Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak, aurten ere, hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko; tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko. Hau horrela, haurren bidaiak 2,00 euroko prezioa izango dute eta helduen kasuan, 2,50 eurokoa. Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte: uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara eta uztailaren 26an egun osoan, […]

Continue Reading

Madalena jaietan eraso sexistarik EZ!

Madalenetan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, Errenteriako Udalak aldarrikatu nahi du benetan garrantzizkoa dela nabarmentzea elkar errespetua behar dugula eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugula. Emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten ditugu, izan ere, enbarazu […]

Continue Reading

Administrari lan eskaintza

URDABURU MENDIZALE ELKARTEAK irailetik aurrera pertsona bat beharko du administrazio lanak gauzatzeko. Lan ordutegia honakoa da: astearte eta ostegun, arratsaldeko 19:00etatik 21:30etara. EZINBESTEKO BALDINTZAK: Euskara hizkuntza menperatzea. Informatika mailan oinarrizko ezagutzak edukitzea. Kontabilitatean oinarrizko ezagutzak edukitzea. AINTZAT HARTUKO DIRA: Sare sozialak erabiltzen ohituta egotea. Bazkidea izatea. Interesatuak CVa bidali elkartera (Juan de Olazabal, 23 behea) […]

Continue Reading

25. argazki lehiaketa Madalenak 2019

Argazkilaritza gustuko baduzu anima zaitez parte hartzera! Parte-hartzaileak adinaren arabera 3 taldetan banatuko dira: 10 urte arteko parte-hartzaileak 11 urtetik 17 urte arteko parte-hartzaileak 18 urtetik gorako parte-hartzaileak Antolatzailea: Errenteriako argazkilaritza taldea Gaia: Errenteriako 2019ko MADALENAK Izen-emateak: Uztailaren 17, 18 eta 19an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Sustapen Elkartearen lokalean (Zubiaurre kalea 8, behea, Etxebarrieta auzoa). Izena […]

Continue Reading
II. "Emakumea teknologian" argazki lehiaketa

II. “Emakumea teknologian” argazki lehiaketa

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, bigarren urtez “Emakumea Teknologian” argazki lehiaketa antolatu du. Sozietate publikoaren helburua emakumea teknologian ikustaraztea da. Horretarako, parte hartzaileek, emakumea teknologian ikustarazten duen argazki bat eta pertsona horiek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dituzte komunikazioa@itelazpi.eus helbidera. SARIAK Argazki lehiaketa honetan parte hartzeko epea ekainaren 30ean bukatzen da. […]

Continue Reading

Emakumeen Etxea: Kontsultatu ekaineko ekintzak

Errenteriako Emakumeen etxean hainbat ekintza burutuko dira ekainean, hona hemen zeintzuk diren: ► EKAINAK 5, arratsaldeko 18:00etan: “Komunitatea ehunduz herri ekimenetatik” ikerketa proiektuaren aurkezpena ( Elebitan) Antolatzailea: AFIT – Antropoligia Feminista Ikerketa Taldea ►EKAINAK 11, arratsaldeko 18:00etan: Emakumeen etxeko batzarra ► EKAINAK 13, arratsaldeko 18:00etan: Hilerokoaren inguruko solasaldia (Elebitan) ► EKAINAK 14, arratsaldeko 19:00tan: Errenteriako […]

Continue Reading