Archive | Orokorra

Udalekuak 2022 (foru aldundia)

Foru aldundiko Udaleku eta Gazte oporraldietako informazioa eskuragarri

■  Udalekuak 2022 (7-13 urte) Aurre izen-emateak: martxoaren 21etik 29ra Erreklamazio egunak: martxoak 30 eta 31 Zozketa: apirilak 4 Izen-ematea: apirilaren 5etik 13ra ■  Gazte oporraldiak 2022 (14-17 urte) Aurre izen-emateak: martxoaren 21etik 29ra Erreklamazio egunak: martxoak 30 eta 31 Zozketa: apirilak 4 Izen-ematea: apirilaren 5etik 13ra   Informazio gehiago kontsulta ezazu ⇒⇒ HEMEN⇐⇐

Continue Reading
MLanda-kartela-2022-734x1024

2022ko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikustarazi nahi dira, eta […]

Continue Reading
KZgunea

Kontsulta ezazu Errenteriako KZGunean egin ditzakezun ikastaroak

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte: KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 02 36 42). Telefonoz deitu (943 02 36 42). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa […]

Continue Reading
liburua_opari

‘Liburua opari’ kanpaina martxan jarri du Udalak

Urte amaierarekin batera gertukoenei opariak egiteko ohitura izaten dugu. Hori dela eta, beste urtebetez, “Liburua opari” kanpaina jarri du abian Udalak, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz. “Liburua opari” txartelak % 20ko deskontua eskainiko dizu euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero. Txartelok Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, […]

Continue Reading
Haur eta nerabeen frustrazioa kudeatzen ikastea

2021-2022 ikasturteko Guraso Eskola martxan da

Errenteriako Udalak, beste ikasturte batez, martxan jarri du Guraso Eskola zerbitzua. Zerbitzu honen xede nagusia 2 eta 16 urte bitarteko haurren familiei tresnak eskaintzea da, haien seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere haien eguneroko beharretatik abiatuta. Herri hezitzaile baten bidean, Udalak garrantzia eman nahi die herriko familien topaguneei, elkarrekin gurasotasunaren bidea oparoagoa izango delakoan. Zerbitzuak hiru […]

Continue Reading
Lekuona_liburutegia-1024x768

Urritik aurrera helduentzako irakurketa klubak eta kontakizun laburren solasaldiak egongo dira Lekuona Fabrikan

Urritik aurrera Irakurketa klubak eta kontakizun laburren solasaldiak egongo dira Lekuona Fabrikan, maiatzera arte Madalen kalean ematen zen Udal Liburutegi zerbitzua bertara mugitu ostean.Alde batetik, helduentzako Irakurle Klubak egongo dira, eta 3 hizkuntzatan parte hartzeko aukera izango da: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Aipatutako solasaldi horiek ohiko formatuan egingo dira, liburua jaso, etxean irakurri eta irakurritakoari […]

Continue Reading
udal-euskaltegia-h-1

Matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian

Matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian eta A1, A2, B1, B2, C1 zein C2 mailetako tituluak lortzeko izen-ematea egin daiteke. Astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak eskaintzen dituzte. Eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira. Autoikasketa egiteko aukera ere badago.Langabetuek matrikula doan izango dute, gurasoek %50 ordainduko dute eta bestelako hobariak ere badira. Izena […]

Continue Reading
AUZOETAKO-EMAKUME-ELKARTEEN-PROGRAMAZIOA-2021-2022-kartela-724x1024

Auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrirako prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, osasun-egoera dela-eta urte eta erdiko geldialdia egin ondoren, “Emakumeak martxan” izeneko jarduera-eskaintza aurkeztu dute 2021-2022 ikasturte berrirako. Bertan 8 auzotako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira, 50 bat jarduera eskaintzen dira, egungo errealitatera egokituta segurtasunari zein higieneari dagokionez. Ekintza hauek Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu […]

Continue Reading
images

2021-2022 ikasturterako Xenpelar Tailerren izen-emate epea zabalik

Ohikoa denez, helduentzako pintura, zeramika, argazkigintza, egur taila, zaharberritze eta patchwork tailerrek osatuko dute eskaintza. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako, berriz, arte plastikoen tailerra antolatu dute. Iazko ereduari jarraiki, pintura eta zeramika tailerrak hiruhileko bi ikastaroetan banatu dituzte: teknika lantzeko ikastaroak batetik (hiruhileko bakoitzean teknika ezberdin bat), eta norberaren proiektuak garatzekoak bestetik. Gainontzeko tailerretan […]

Continue Reading