Martxoaren 29an, ostirala, Palestinar emakume errefuxiatuen egoera taularatzen duen ‘En sus zapatos’ antzerki-jokoa izango da 13-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Reina aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Ikuskizuna Hortzmuga Teatroak sortu du. UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean. ‘En sus zapatos’ Krisi humanitario testuinguruetan eta gatazka armatu orotan biztanleria […]
Archive | Nerabeak
Lore-koro aromatikoak egiteko tailerra
Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Idoia Lizeaga Iturralde bitxigile eta loregintzan adituak, Habian! hazitegi kolaboratiboaren ekitaldien programaren barruan, loregintza tailerra antolatu dute otsailaren 28an arratsaldeko 16:00etanTorrekuan (Errenteria). Koro-aromatikoak egiteko teknikakikasiko dituzte bertaratzen direnek, barne–dekoraziorako koroak edo norbere apaingarri gisa erabiltzeko koroak egiteko aukera egongo delarik. Tailerrak 3 orduko iraupena izango du eta Idoia Lizeaga Iturralde sortzaileak […]
Kode_eskolak antolaturiko campus teknologikoa
NON: Orona Ideo NOIZ: Abenduak 26-28 | Urtarrilak 2-4 ADINA: 5-16 urte ORDUTEGIA: 09.30-13.30 (Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30) NeguLab Ideo campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz. Programatzen ikasiko dute, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoak…), euskaraz edo ingelesez, […]
Batxilergoa Kanada eta AEB-etan egiteko BEKA
Deialdia egiten du: Amancio Ortega Fundazioak. 600 beka izango dira ( 100 beka Galiziako ikastetxeetarako eta 500 gainerako autonomi elkarteko ikastetxeetarako). Nori zuzendua: 4º DBHko ikasleentzat Batxilergoko Lehenenengo ikasketak egin ditzaten, datorren 2019-2020 ikasturtean. Bete beharrezkoa: – 4º DBH ikastea Espainian eta pasaportea – Batazbesteko nota 7 puntu edo gehiago eta ingelesan 8 puntu edo […]
IDEO Ostiral teknologikoak
Teknologia zergatik, nola eta zertarako erabiltzen duten hausnartzeko eta horren inguruan esperimentatzeko gunea izatea du xede. Kode_tu programak urritik ekainera bitartean kultura digitalaren arloko hainbat tailer eskainiko ditu. Bertan, programazioa eta robotika jorratu ahal izango dituzte 8-16 urteko gazteek. Tailerrak ostiralero izango dira, 18:00-19:30ak bitartean. Egutegia urriak 5-abenduak 21 urtarrilak 11-martxoak 29 apirilak 12-ekainak 21 […]

Xenpelar udalekuak (12-17 urte)
Xenpelar Udalekuetan izen-emate epea apirilaren 23an zabaldu zuten eta lekuak bete arte egongo da zabalik. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, uztailaren 2tik 13ra izango dira astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era. Aurten bi dira antolatutako tailerrak: ►Lehendabizikoak argazkigintzarekin du lotura. Helburua du gazteak irudi digitalaren mundura gerturatzea eta horretarako, ondorengo irudiak landuko dituzte: kameraren erabilera, irudiak moldatzeko […]

Motxian Eby esketx lehiaketa
Oarsoaldean bizi eta DBH 1-2-3 edo 4 ikasten baduzu… hemen da beste urte batez Motxian Eby esketx lehiaketa. Prestatu lehenbailehen minutu bat inguruko bideo bat EUSKARAZ eta sari hauetariko bat, zurea izan daiteke: Sariak: 1. saria: 300 euroko saria 2. saria: 200 euroko saria Publikoaren saria: 50 euroko saria internauten bozka gehien jasotzen dituen esketxarentzat […]

2018ko udan HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN
Deialdia egiten du: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak 533 plaza Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2018ko udan Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat Izen emate epea zabalik: 2017ko azaroaren 23ra arte HEMEN ESKURATU INFORMAZIO GEHIAGO
Ijito Kultur astearen barruan gazteekin ekintzak
Urriaren 16an hasi eta bihar bitarte, XV. Ijito Kultur Astea ospatzen ari da Errenterian. Ekintza guztien artean, Errenteriako haur eta nerabeekin ondorengo tailerrak egin ahal izan zituzten: ► Urriak 17, asteartea, Beraungo Ludotekan: Ijitoen banderaren koloreekin ludotekako neska-mutilek, kolorezko itsasontziak egin zituzten ► Urriak 18, asteazkena, Galtzarabordako Gaztelekuan: Perkusio tailerra egin zuten PRIMERAN PASA ZUTEN […]

II. kartel lehiaketa “San Tomas eguna 2017”
Batzordeak bigarren urtez, San Tomas eguna 2017 iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du Lehiaketaren helburua herritarren parte-hartzea bultzatzea da, lehiaketara edonor aurkeztu daitekeelarik Teknika librea erabili ahal izango da: marrazkia, argazkia, collage… Irabazleak sari bakarra izango du, 200 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia Lehiaketaren oinarriak Lanak aurkezteko epea: Azaroaren 17ko 14:00etan amaitzen da