Udaberriko Oporrak programa dela eta Udal Ludotekek programazio eta ordutegi berezia izango dute apirilaren 2tik 5era ludoteketako erabiltzaileentzat. Gogoratu! Martxoaren 25ean, 26an eta 27an, 17:30etik 19:30era Martxoaren 28an, 29an eta apirilaren 1ean, itxita Apirilaren 2an eta 4an, 9:30etik 13:30era Apirilaren 3an eta 5ean, 9:30etik 17:00etara Apirilaren 8an ohiko ordutegia izango dute. Informa zaitez Errenteriako Udal ludoteketan (Agustinak, Beraun, Kaputxinoak, Erdigunea, Gabierrota, Markola)
Archive | Haurrak
Udal ludoteken erabiltzaileen guraso bilerak
Aurreko urteetan bezala, ludoteketan parte hartzen dutenen erabiltzaileen gurasoekin tarte bat izan nahi dugu zerbitzuaren berri eman ahal izateko. Hauek dira zehaztu ditugun hitzorduak: Otsailak 19. Gabierrotako ludoteka, arratsaldeko 17:30ean. Otsailak 20. Erdiguneko ludoteka, arratsaldeko 17:30ean. Otsailak 21. Beraungo ludoteka, arratsaldeko 17:30ean. Otsailak 26. Kaputxinotako ludoteka, arratsaldeko 17:30ean. Otsailak 27. Markolako ludoteka, arratsaldeko 17:30ean. Otsailak […]
Inauteriak Udal ludoteketan
Otsailaren 12an, Inauteriak ospatuko dituzte Udal ludotekek. Astelehenean, arratsaldeko 18:00tan, ekintza berezia izango da ludotekako erabiltzaileentzat. Ludotekak elkartuko dira ohiko egutegian eta betiko ordutegia izango dute, 17:30-19:30 bitarte. Agustinetako ludotekan, Agustinak eta Markolara joaten diren haurrak elkartuko dira, Erdiguneko ludotekan, Erdigune eta Gabierrotara joaten direnak eta Kaputxinoetan Kaputxinoak eta Beraungo haurrak.
Juneren Hegoak elkarteak gabonetako postal lehiaketa antolatu du
Juneren Hegoak elkarteak, bere 10. urteurrenarekin bat eginez, Juneren Hegoak I Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa iragartzen du, oinarri hauen arabera: Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa
“Barraskiloa eta balea” filma ikusteko aukera egongo da igandean, egokituriko zinema saioan
Igandean, maiatzaren 7an, goizeko 11:00etan, Bizitu familia-zinema egokituko ekimenaren saio berri bat eskainiko dute Niessen Kulturguneko auditorioan, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek antolatuta. ‘Barraskiloa eta balea’ filma euskaraz proiektatuko da. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua du eta eserlekua erreserbatu behar da sarrerak.errenteria.eus webgunearen bidez. Bizitu Zinema proiektua 2017an sortu zen, kultura-espazioek beharrizan bereziak dituzten […]
Abuztuko udaleku irekiak ARTISTA IZAN NAHI DUT!
Pintura, dantza, kultura, antzerkia, musika eta artea zentzu guztietan lantzen duen udaleku elebiduna (ingelesa eta euskara) Adina: 2012-2016an jaiotakoak Ordutegia: 9:00-13:00 Non: Lino (Orereta Ikastola) Prezioa: Aste 1: 75€ 2 aste: 140€ 3 aste: 195€ 4 aste: 240€ Txandak: 1.txanda: Abuztuak 1-5 2.txanda: Abuztuak 8-12 3.txanda: Abuztuak 15-19 4.txanda: Abuztuak 22-26 Izen-ematea eta informazio gehiago: […]
Haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoa
Euskadiko haur eta nerabaeei laguntza emateko Zeuk esan telefonoa eta web orria sortu dira. Zeuk esan 116111 telefonoa guztiz doakoa da eta guztiz anonimoa ere. Web orriak, bloga, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta postontzi anonimoak ditu ere, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baduzu. Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek? Deitu edo […]
Juneren hegoa elkarteak antolaturiko I. haur marrazketa lehiaketa
Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek barne) dago, hiru kategoria ezberdinetan: A kategoria, 4 – 6 urte B kategoria, 7 – 10 urte C kategoria, 11 – 14 urte. Zer da zuretzat Juneren Hegoak? Juneren Hegoak elkartearen tximeleta izango da gairik nagusiena, eta elkarteak berak sortutako irudiak […]
Ipuin kontaketa haur liburutegian 5 urtetik gorako haurrentzat
Astelehen arratsaldetan ere egongo da aukera mundu magikoetan sartzeko. Izan ere, ipuin-kontaketa egongo da 5 urtetik gorakoentzat. Saioak haur liburutegian (Madalen kalea, 32) izango dira, 17:30etan, maiatzaren 13, 20 eta 27an eta ekainaren 3 eta 10ean.
“Hezkuntza tailerra” martxoak 23 Merkatuzarren
EducaReality-k, Egiluze Ikastetxearen laguntzarekin, Hezkuntza tailerra antolatu du non errealitate areagotu (EA) eta birtuala (EB) erabiliko diren prestatu den egitaraua aurrera eramateko. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Merkatuzarren 5-15 urte bitarteko haur eta gazteek hiru tailer desberdinetan parte har dezakete: EA Ipuin-kontalaria EA Margo tailerra eta EB Esperientziak (azkeneko hau 10 urtetik aurrera).