Archive | Gazteak

EGA: 2017ko BIGARREN DEIALDIA (uztailaren 17ko eguardiko 12:00etan amaituko da epea)

Urte barruan 17 urte bete edo gehiago dituzten herritarrei zuzenduta dago NOLA EGIN MATRIKULA: Internet bidez, honako ataria erabiliz: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara → EGA → matrikula Matrikula betetzean arazorik izanez gero, Zuzenean zerbitzura jo daiteke (8:00etatik 19:30ak arte). Zehaztasun gehiagorako: www.zuzenean.euskadi.eus // 012 // 945 018 000 (EAEz kanpotik deitzeko) Prezioa: 24 euro (familia ugariko kideek legez araututako […]

Continue Reading 0

Etxebizitza komunitarioa, 2. saioa

Programa arkitektonikoa lantzen Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren izaera definitzeko prozesuan aurrera goaz. Lehen saioan sarrera baldintzen inguruan aritu baginen, joan den ostiralean, programa arkitektonikoaren inguruko hausnarketa burutu genuen. Bertan 14 gaztek parte hartu zuten. Etxebizitza Komunitario baten ezaugarriak espazio amankomunak dira, horietan ematen baitira biztanleen arteko erlazioa eta bertan sustatzen baitira elkar bizitza eta elkarlana. Oso […]

Continue Reading 0

Kronika: Etxebizitza komunitariorako lehenengo saioa

Azkenean bai, abiatu dugu gazteentzako etxebizitza komunitarioa definitzeko prozesua. Apirilaren 7an ostirala, bildu ginen lehenengoz proiektua azaldu eta denon artean lehenengo erabakiak hartzen hasteko. Denera, 50 lagun baino gehiagok hartu genuen parte, jatorri eta adin anitzetakoak gainera. Lehenengo tartean proiektua behar bezala aurkeztu eta gehiago definitzeko bidea zein izango den azaldu genuen, zalantza guztiak argituz. […]

Continue Reading 0

Etxebizitza komunitarioak ezagutzen

Joan den martxoaren 10ean, Xenpelar etxean bildu ginen etxebizitza kooperatibo eta komunitarioen inguruan gehiago jakiteko asmoz. Honetarako jardunaldi xume baina interesgarria antolatu genuen. Bartzelonako Sans auzoan kokatua dagoen LaBorda fundazioko Arnau kidea eta berez lezotarra den Irati Mogollon Gonzalez ikerlaria ere. Jardunaldira batik bat herriko gazteak gerturatu ziren baina baita hainbat arkitekto, beste herrietako gazte, […]

Continue Reading 0

Emantzipazioaren gaia nagusi gazteen asanbladan

Joan den asteko otsailaren 4 goizean burutu genuen azken asanblada, 18-30 urte bitarteko gazteekin. Eguraldi txarrak, larunbata goiza izanik etxetik ateratzera gonbidatzen ez bazuen ere, azkenean 20 gazte bildu ginen Merkatuzarren. Asanbladako edukiak lantzen hasi aurretik, esnatzeko eta elkar ezagutzeko dinamika bat burutu genuen musikaren laguntzaz, behin denok ongi aktibatuta geundela lanean jarri ginen. Hiru […]

Continue Reading 0

Diagnostiko baten kronika: gazteak (18-30)

Marea Goraren lehenengo zatia bukatzear da. Azarotik urtarrilera 18-30 urte arteko ehun gazte baino gehiagok eman dute euren iritzia. Azken asanblada irekia baino ez da falta proiektu konkretuez hitz egiten hasteko. Hala ere, asko izan da hilabete hauetan egindako lana, eta aurrera begiratzeari utzi gabe, egindako bideari erreparatzeak merezi du. Hainbat elkarte eta eragilerekin egindako […]

Continue Reading 0