Archive | Gazteak

Errenteriako liburutegi jarduerak 2019/2020 ikasturtean

Ikasturte berria ekintzez beteta dator! Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez literatur solasaldiak, irakurketa klubak, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, irakurketa ozenki, tailerrak, topaketak, yogipuinka,,, Izen-emate epea irekita dago!! Informa zaitez Errenteriako Liburutegian e-mail: biblioteka@errenteria.eus WhatsApp: 647673451 Tel. 943449635

Continue Reading

Parte-hartze teknikari postua Gasteizen lan egiteko

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Gasteizko bulegoan Parte-hartze teknikari postua betetzeko. Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzeko azken eguna abuztuaren 4 (igandea) 12:00ak baino lehen izango da. Lanpostuaren ezaugarri gehiago kontsulta itzazu ► ►► ► HEMEN ◄◄◄◄

Continue Reading
becas-global-training-2019

Global Training Bekak

Atzerrian enpresa praktikak egiteko 400 beka banatuko dira “Global Training” programari esker. Bekek nazioartean mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezinbestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Programak aukera ematen du atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta. Hauek, iraupenaren aldetik, batez beste zortzi hilabetekoak izango […]

Continue Reading

Aisialdirako begirale ikastaroa Pasaian

Begirale izan nahi al duzu Pasaiako elkarte, kanpaleku, udaleku ireki eta astialdi hezitzaileko bestelako jardueretan? Pasaiako Udalak haur eta gazteen astialdirako begirale ikastarorako izen-ematea ireki du. Ikastaroaren deskribapena Astialdiko begirale lanetan ari diren lagunei edo aritu nahi dutenei eskainiko zaie ikastaroa. Bi behar nagusiri erantzuteko antolatu du Udalak ikastaroa. Batetik, Pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari […]

Continue Reading

Epe motzeko boluntariotza aukerak udan

Boluntariotzak denboran jarraikortasuna izateko bokazioa du eta boluntariotza legeak une batean edo epe motzean egindako borondatezko ekintzak ez ditu boluntariotzat hartzen. Hala ere, batzuetan irabazi asmorik gabeko entitateek, hainbat kanpaina edo epe motzeko ekintzak burutzeko, epe baterako laguntza osagarria behar izaten dute. Kontsulta ezazu HEMEN hainbat elkarteen boluntariotza premiak  

Continue Reading

18-30 urte bitarteko gaztea zara? Proiektu bat sortu nahi duzu?

Martxan da Gaztegune Plus zerbitzu berria!! Bere helburua da gazteen proiektuak aurrera eramaten laguntzea; horretarako, aholkularitza, prestakuntza eta diru-laguntzak eskainiko dituzte. 18-30 urte ditut, zergatik interesatzen zait zerbitzu berri hau? Zuri zuzendutako zerbitzua delako, gazte izateagatik zure garapenerako aukerak eskaintzen dizkizuna. Alde batetik, buruan duzun ideia garatzeko bidea ematen dizu. Zure herrian egin nahi duzun […]

Continue Reading

Auzolandegiak 2019

18 urte baino gehiago badituzu auzolandegian parte hartzeko izen emate epea zabalik dago. Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko aukera dago. Izen-emate epea zabalik dago apirilaren 24 bitarte Informazio gehiago kontsulta ezazu ►►HEMEN◄◄

Continue Reading

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte-epaimahaian parte hartzeko izen emate epea zabalik

Apirilaren 5 eta 12 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. Edizioan nazioarteko film labur onenari saria emateko ardura izango dute gazte epaimahaikideek.  Hauek, aurkeztutako film labur guztiak ebatzi ostean, film labur onenari 3.000 euroko saria emango diote -giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan hartuz-. Gazte epaimahaia izateko eskaera esteka honen bitartez egin […]

Continue Reading

Zure iritzia jaso nahi dugu, gazte!

Informazioa eskuratzeko, eztabaidatzeko, iritzia emateko eta parte hartzeko moduak aldatu egin dira azken urteotan. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak gobernu irekiko plataformaren eguneraketa estrategikoa jorratzen ari da, “Irekia Eraiki” izeneko prozesu partizipatiboaren bitartez. Prozesua gazteriari zuzenduta dago, azken batean haiek izango baitira Euskadiko gobernu irekiaren etorkizuneko protagonistak. Helburu hori lortzeko, bai gazteen, bai […]

Continue Reading