Errenteriako Al Assafa Basque islamiar zentroak helduei zuzenduriko doako oinarrizko arabiar ikastaro trinkoa eskainiko du datorren azaroaren 2tik abenduaren 21era bitarte, Honda Euskadiren bitartez eta Errenteriako Udaleko babesarekin. Hain zuzen ere, ostiralero, arratsaldeko 17:00etatik 19:00 bitarte izango dira eskolak Udal Euskaltegiak utzitako areto batean (Migel Zabaleta kalea, 14). Hori dela-eta, plaza mugatuak izango dira eta […]
