Berritze lanak amaitu eta gero, Kaputxino auzoko ludoteka dagoeneko zabalik dago. Ludoteka berria, Gamon ikastetxean kokatuta dago. Ludotekak, Errenteriako sei auzoetan kokaturik daude: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Kaputxinoak eta Markola. Errenteriako Udalak, ludoteka zerbitzuarekin, herriko 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi hezitzailea eskaintzen du, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten […]
