Author Archive | gazteria

II. "Emakumea teknologian" argazki lehiaketa

II. “Emakumea teknologian” argazki lehiaketa

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, bigarren urtez “Emakumea Teknologian” argazki lehiaketa antolatu du. Sozietate publikoaren helburua emakumea teknologian ikustaraztea da. Horretarako, parte hartzaileek, emakumea teknologian ikustarazten duen argazki bat eta pertsona horiek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dituzte komunikazioa@itelazpi.eus helbidera. SARIAK Argazki lehiaketa honetan parte hartzeko epea ekainaren 30ean bukatzen da. […]

Continue Reading

Epe motzeko boluntariotza aukerak udan

Boluntariotzak denboran jarraikortasuna izateko bokazioa du eta boluntariotza legeak une batean edo epe motzean egindako borondatezko ekintzak ez ditu boluntariotzat hartzen. Hala ere, batzuetan irabazi asmorik gabeko entitateek, hainbat kanpaina edo epe motzeko ekintzak burutzeko, epe baterako laguntza osagarria behar izaten dute. Kontsulta ezazu HEMEN hainbat elkarteen boluntariotza premiak  

Continue Reading

Emakumeen Etxea: Kontsultatu ekaineko ekintzak

Errenteriako Emakumeen etxean hainbat ekintza burutuko dira ekainean, hona hemen zeintzuk diren: ► EKAINAK 5, arratsaldeko 18:00etan: “Komunitatea ehunduz herri ekimenetatik” ikerketa proiektuaren aurkezpena ( Elebitan) Antolatzailea: AFIT – Antropoligia Feminista Ikerketa Taldea ►EKAINAK 11, arratsaldeko 18:00etan: Emakumeen etxeko batzarra ► EKAINAK 13, arratsaldeko 18:00etan: Hilerokoaren inguruko solasaldia (Elebitan) ► EKAINAK 14, arratsaldeko 19:00tan: Errenteriako […]

Continue Reading

Madalena festetarako laguntzaileak

Errenteriako Udalak Madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du. Deialdi honen xedea da FESTETAKO LAGUNTZAILEAK hautatzea da, 2019ko Madalenetan lana egiteko. Zerrenda hau Atlantikaldirako ere erabiliko da. Parte hartzeko baldintzak:  18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan.  Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.  Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe itzatea.  Euskaraz elkarrizketa bat […]

Continue Reading

18-30 urte bitarteko gaztea zara? Proiektu bat sortu nahi duzu?

Martxan da Gaztegune Plus zerbitzu berria!! Bere helburua da gazteen proiektuak aurrera eramaten laguntzea; horretarako, aholkularitza, prestakuntza eta diru-laguntzak eskainiko dituzte. 18-30 urte ditut, zergatik interesatzen zait zerbitzu berri hau? Zuri zuzendutako zerbitzua delako, gazte izateagatik zure garapenerako aukerak eskaintzen dizkizuna. Alde batetik, buruan duzun ideia garatzeko bidea ematen dizu. Zure herrian egin nahi duzun […]

Continue Reading

Guraso eskola zerbitzua 2-16 urte bitarteko haurren gurasoentzat

Errenteriako Udalak ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri du. Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, beraien beharrei erantzuteko helburuarekin. Herriko familiei heziketarako eskaintza hau ikastetxe guztietan emango da. Urte honetan lau tailer eskainiko dira, eta guztiak eskola guztietan egingo dira. Lehenengoaren gaia “Ohitura […]

Continue Reading

Desprintzesatze tailerra emakumeen etxean

XXI. mendean emakumeok ez dugu bizitza dorre batean ematen printze bat etorri eta salbatuko gaituen esperantzan. Baina badira “printzesa” izateko esperantzara eramaten gaituzten dinamika sozial asko. Ezinezko edertasun-kanona, desberdin egiten gaituen maitasun erromantikoaren ideia, ezkongabe izatea gabeziako egoera gisa ikustea, gure desioak beste batzuenen mende jartzea, etxeko eta merkatuko gure lana ez aintzatestea… horrelako kontuek […]

Continue Reading

Aisialdiko begirale / zuzendari ikastaroa

Urtxintxa aisialdi eskolak antolatu dituen bi ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik: Aisialdiko begirale ikastaroa Parte hartzeko BALDINTZAK: 2019an 18 urte beteta edukitzea. DBHko titulazioa izatea. Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea). Informazio gehiago ► ► ► ►HEMEN ◄◄◄◄ Ikastaroaren iraupena ekainaren 17tik uztailaren 24ra Izen-emate epea ekainaren 2ra arte zabalik […]

Continue Reading