![Ekitaldiak kargatzen](/app/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
- ekitaldia hau amaitu da.
VI. Indoor triatloia
2018-02-03
![](/app/uploads/sites/9/2018/01/5743es.jpg)
Serviocio-BeOne Errenteriak antolatuta, “Errenteriako Indoor Triatloia”ren edizio berri bat burutuko da Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan.
Noiz: Otsailak, 3 larunbata
Proba 15,30etik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute:
⇒ igeriketa: 500 metro igerilekuan
⇒ ziklismoa: 8 kilometro bizikleta estatikoan
⇒ 3,25 kilometroko lasterketa Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean
Parte-hartzaile bakoitzaren denbora guztia kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako transizio-denborak ere kontuan hartuko dira.
Triatloiak modalitate hauek izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, ekipoak (gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak) eta familiak. Taldeen kasuan, ekipoak hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiru part-hartzaileen artean banatuko da, ekipoko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko baita.
Proba hau parte hartu nahi duten guztiei dago irekita.
Parte-hartzeko ordaindu beharreko kuota 6 eurokoa da eta ekipo modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dituzte (4 euro pertsona bakoitzeko).
Izena-emateko epea irekita dago Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran (943.34.44.23) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.90).