LGTBIQ+ pertsonen ahalduntzerako espazioa

LGTBIQ+ pertsonen eta haien hurbilekoen ahalduntzea sustatzeko, sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendua eskainiko dira. Espazio honetara bertaratzeko aukera izango du, 14 urtetik gorako LGTBIQ+ pertsona edo haien hurbileko pertsona orok. Bertan, genero-identitatea, genero-adierazpena eta sexu-orientazioa sentitzeko, ulertzeko, bizitzeko eta adierazteko dauden askotariko moduak aintzat hartuz eta betiere, ahalduntzea xede nagusia izanik, bi motatako arreta eskainiko da, era konfidentzial eta doakoan:

Banakako arreta

Banakako arretaren bitartez, sexu eta genero aniztasunari loturiko gaietan egon daitezkeen zalantzak argitzen laguntzeaz gain, eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa zein orientazioa eta akonpainamendua, aholkularitza eta laguntza emozionala jasotzeko aukera egongo da.

Taldeko arreta

LGTBIQ+ pertsonen eta haien hurbilekoen topagune batean parte hartzeko aukera egongo da, ahalduntzea helburu izanik, gizarte-sarea zabaldu, sozializazio eremu eta harreman seguruak sortu, antzerako egoeran daudenekin harremandu, norbanakoen esperientziak entzun eta bizipen propioak partekatzeko.

Espazio honetara bertaratzeko, aurretiaz hitzordua eskatu beharko da, 943 44 95 76 telefonora deituz edo lgtbiespazioa@errenteria.eus  helbide elektronikora idatziz. Gunea Merkatuzar eraikineko balio anitzeko gelan (Goiko kalea,1 Errenteria) kokatuko da, astearteetan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara

Informazio gehiago: LGTBIQ+ eskuorria

Comments are closed.