TREBA GURASOAK

Zabalik dago gurasoentzako ‘Komunikazio ez bortitza’ hitzaldian izena emateko epea

Apirilaren 26an, 18:00etatik 19:30era, Nerea Mendizabalaren eskutik , haur eta nerabeen gurasoek “Komunikazio ez bortitza “ izateko tresnak eskuratu ahal izango dituzte.

Hitzaldia Reina Aretoan izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da.

Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetu nahi dira.

Euskaraz izango den hitzaldi honetan parte hartu nahi duten familiek hurrengo helbidean eman dezakete izena.

Plaza mugatuak direnez, formulario honen bidez eman behar da izena apirilaren 24a baino lehen.

Esteka honetan informazioa gehiago jaso daiteke: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gurasoak/komunikazio-ez-bortitza

Comments are closed.